Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko ekainak 28

Ortzadarraren bandera Udaletxean LGTBI+ Harrotasunaren Eguna dela eta

Foto noticia

2018/06/28

bandera_lgtbiGaur, ekainak 28, mundu osoan gogora ekartzen dira 1969an New Yorken gertatutako liskarrak; gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexual mugimendua jaiotzen ikusi zutenak. Gaur egun LGTBI+ Harrotasunaren Eguna bezala ezagutzen da. Horregatik Udalak LGTBI+ kolektiboaren sinbolo bihurtu den ortzadarraren bandera ipini du Udaletxeko balkoian, bandera transexualarekin batera.

Gainera, gaur arratsaldeko 19:30ean Nafarroako Plazan ospatuko den elkarretaratzera joateko deia zabaldu du Udalak. Ondoren, gazte jaien egitarauaren barnean tabernek pintxo eskaintza berezia izango dute, “Gazte pintxo Harroa” lelopean.

Bihar 10:00etatik 13:00ak arte stand bat izango da merkatuan sexu askatasunaren inguruko informazioarekin. Ekimen honek amaiera ematen dio Laiak antolakundeak eta Udaleko Berdintasun arloak antolatu duten Ekain Harroari.

IMG-20180628-WA0002

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Kulturguneko aparkalekua ireki da

Kulturguneko aparkalekua ireki da

Tafallako Udalak jakinarazten du hirian ibilgailuentzako aparkaleku berri bat irekiko dela. Instalazio berri horren helburua mugikortasuna hobetzea eta tokiko zerbitzu eta sal...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento