2015/1/23
Tafallako Udaleko Jai Batzordeak eta Erdi Aldeko Garapenerako Patzuergoak otsaileko ohiko ferien egitarau zabala antolatu dute, otsailaren 6tik 9ra bitartean ospatzeko.
Aurten ere, Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etan ospatuko den Tafallako Kirol Sarien Ekitaldi-Jaiak hasiera emango dio ferien egitarauari.
Halaber asteburu osoan zehar Tafallan artisautza salmenta postuak ikusgai egongo dira Aita Calatayud pasealekuan eta artisau nekazal janari produktuen azoka Nafarroako Plazan egongo dira. Gainera artisau lanbideen erakustaldia Eskolapioen frontoian eta lore eta landareen postuak Cortes eta Foruen Plazetan.
Aurten berrikuntza bezala, Tafallan aurkeztuko da Eoalak Hegazti-hazkuntzaren VI. Nazioarteko Erakusketa, larunbatean eta igandean Azoka esparruan (pabiloian) 400 ale ikusgai egongo dira. Gainera Jumplingclay buztina bereziko lantegiak antolatu dira neska-mutilentzat.
Igandean, Nafarroako Plazan 14:00etatik aurrera Txerri Zerutarraren Zoketa eta arratsaldean pilota partiduak ospatuko dira.
Halaber, larunbatean eta igandean Tafallako Errenazimentuko txokoetan barna ibilalditxoa antolatu da.
Hainbat jardueren artean musika ere ez da kaleetan faltako, izan ere larunbatean txistularien erronda eta Malatxo Txarangarekin kale animazioa eta igandean, gaiteroak eta La Tafallesa Musika Bandaren karrika-dantza izango baitira.
Otsailaren 9an, astelehena, Ohiko Zaldi Azoka ospatuko da Azoka Esparruan, goizeko 6:30etan ganadua sartuko delarik.
———
Pilota profesionaleko PILOTA PARTIDUAK: igandean, 18:00etan.
1. partidua: Promozio Txapelketa
Gorka – Larrinaga
Tainta – Untoria
2. partidua: Eskuz binakako txapelketa
Bengoetxea VI – Aretxabaleta
Retegi Bi – Rezusta
Sarreren salmenta aldez aurretik Hiritar Zentroan urtarrilaren 30ean, 19:00etatik 21:00etara Pelotazale Peñako bazkideentzat eta urtarrilaren 31an eta otsailaren 6an ordutegi berean publiko guztiarentzat. Partiduaren egunean 16:30etan.
JEITSI OTSAILEKO FERIEN EGITARAUA (144 Kb)