Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2017ko martxoak 16

Parte hartzeko gonbidapena: Herritarrek parte hartzeko lehen foroa: Tafallako Agenda 21

Foto noticia

2017/03/16

Tafallako Agenda 21 berrikusi eta eguneratzeko asmotan, Tafallako Udalak gonbidatu egiten zaituzte prozesu horretan parte hartzera. Planifikazio-tresna bat da, udalaren iraunkortasuna lortu nahi duena ekonomia, gizarte eta ingurumeneko alderdien artean.

Gure hiria aurrendarietako bat izan zen Nafarroan, jada 2000. urtean jarri baitzuen abian ekintza-plan bat. Orain tresna hori berrikusteko eta eguneratzeko unea da, eta zuen laguntza da horretarako modurik onena.

Zuen ekarpenak garrantzi handikoak dira Tafallarako iraunkortasun-eredu berria definitzeko. Animatu egiten zaituztegu zuen ikuspegia gurekin partekatzera HERRITARREN LEHEN FOROAn, elkarrekin gogoeta egin dezagun udal iraunkortasuna bultzatzeari begira.

Tafallako Kultura-Etxean izango da martxoaren 23an, 19:00etatik 20:30era.

Gai zerrenda honako hau izango da:

  • Harrera
  • Tafallaren egungo egoera: berrikuspena eta analisia
  • Intereseko gaiak eta kontu garrantzitsuenak definitzea Tafallaren etorkizun iraunkorrari begira.

Eskertuko genizueke, gainera, informazio hau zabaltzea zuen inguruko pertsona interesdunen artean.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Abentura anitzeko egunak gazteentzat

Abentura anitzeko egunak gazteentzat

Gazteria Zinegotzigoak eta Erdialdeko Kirol Mankomunitateak antolatuta, Tafallako "La kolasa" Gazte Etxearen laguntzarekin, gazteentzako abentura anitzeko hainbat jarduera aur...

Imagen 2025eko Jaietako Kartel Lehiaketa

2025eko Jaietako Kartel Lehiaketa

2025eko Jaiak irudikatzen dituzten Kartel Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek lanari ekin diezaiokete. Kartelak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 5eko 14:00etan ...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento