2016/11/17
Abenduak 14, Centro Cultural Tafalla Kulturgunena, arratsaldeko 18:00-etan Pirritx, Porrotx eta Marimotoxek TIPI-TAPA, KORRIKA antzezlana aurkeztuko dute.
Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa… aurrera… Badaramagu euskara etorkizunera!
Jadanik sarrerak salgai daude. Hiru euro balio dute eta esteka honetan lortu daitezke.