Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko abenduak 2

Polizia Munizipalak kotxe elektriko berria du

Foto noticia

Tafallako Udalak, eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta hiriko kutsadura murrizteko asmoz, patruila elektriko berria erosi du Udaltzaingoarentzat. Mugikortasun jasangarria sustatzeko, 16 urte baino gehiago dituen ibilgailu diesel zaharraren ordez, % 100 elektrikoa den Kia Niro ibilgailu bat jarri da, Estella Motor S.A. enpresaren eskutik lortutakoa.

Kutsadura murriztearen eta bideetako trafikoa baketzearen ildoan, gehienezko abiadura 30K/h-ra murriztuz eta ibilgailu astunen hiriko igarotzea mugatzeaz gain, auto elektrikoa kutsatzen ez duen garraio profesionalaren alternatiba egokia da.

Udaltzaingotik azaldu dutenez, hasierako asmoa hiriko erdigunean patruilatze-orduak bikoiztea da, eta patruilatze periferikoa ibilgailu hibridorik zaharrenarentzat uztea.

Argazkian, ezkerretik eskuinera Eduardo Cabanellas (Estella Motor), Jesús Arrizubieta alkatea, Jacinto Goñi Herritarren Segurtasunerako Saileko zinegotzi ordezkaria eta Alfredo Ondarra udaltzainburua.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento