2015/9/17
Tafallako Udalak taillerraz, hitzaldiaz eta erakusketaz osatutako eskaintza soziokulturala antolatu du 2015ko urria, azaroa eta abendurako.
Eskaintza hau honako udal zerbitzu hauek landu dute, batera eta era koordinatuan: Berdintasun Arloa, Euskara Zerbitzua eta Gizarte Gaietako Arloa.
Eskaintza komun honen xedea da batetik gai askotariko ikasketa guneak erraztea eta bestetik gizon-emakumeak, adin eta kultura askotakoak harremanetan jartzea.
Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute 012 telefonoan, 8:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera. Epea irailaren 17an hasi eta 30an bukatuko da.
Publizitate honen bitartez, Tafallako CEBAk (Helduen formazioa eta Aholkulari Gela) egiten duen formazioa zabaltzen laguntzen du Tafallako Udalak.
DESCARGAR FOLLETO OFERTA SOCIOCULTURAL (964 Kb)