Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
2015/7/10
Tutera, Lizarra eta Tafallako alkateek honako idazki hau adostu dute eta RFEF delakoari bidali diote.
2. B mailako Lehendakari agurgarria:
Duela gutxi honako berri hau ezagutu dugu: Nafarroako futbol taldeei 1. taldea egokitu zaie eta proposamen hau uztailaren 14an ospatuko den Batzar Orokorrean aurkeztuko da.
Tafalla, Tutera eta Lizarrako Udaletatik helarazi nahi dizuegu susmoa dugula erabaki hau hartu dutenak ez direla jakitun gure herrietako errealitateaz eta proposamen honek nola eragingo lukeen gure futbol taldeetan ez ezik merkataritzan eta turismoan ere bai.
Hurbiltasunagatik eta harremanagatik, gure hiriei oso eragin negatiboa ekarriko lieke gure taldeak Euskadiko taldeetatik bereizteak, izan ere hango zaleak eta gureak beti hurbildu izan baitira elkarren kontra aritu direnean bere taldeak ikustera. Ondorioz, hau ez da gertatuko talde nafarrek Galizia, Gaztela, Leon eta Extremadurako taldeekin lehiatu behar badute, adibide batzuk jartzeagatik. Desplazamenduak askoz ere luzeagoak izango lirateke eta zale gutxiago erakarriko lukete, herri batera zein bestera.
Tudelano, Peña Sport eta Izarra taldeek aurrekontu xumeak erabiltzen dituzte eta zenbait kasutan mailako plazari uko egin behar izatea ekarriko luke. Kasu hau larritzat jotzen dugu maila horretan jokatzea eskubide guztiarekin irabazi baitute. Hiru Alkatetza hauetatik, eta baliatutako argudioekin, 2. mailako batzorde mixtoari eskatzen diogu bere proposamena berriz pentsatzea eta proposatu dezaten, hurbiltasun arrazoiengatik, talde hauek barne hartuko dituen multzoa: Kantabria, Euskadi, Errioxa, Aragoi, Nafarroa eta 5 talde gehiago.
Eskaera hau kontuan hartuko delakoan,
adeitasunez agurtzen dira
Arturo Goldaracena (Tafallako Alkatea); Eneko Larrarte (Tuterako Alkatea) eta Koldo Leoz (Lizarrako Alkatea).
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Alkatetzaren ebazpen akordioaren arabera, Tafallako Udalak 2025eko urriaren 9an, Dirulaguntzen Deialdi Publikoa onartu zen, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Proiektuak egit...
Hauxe izan da Higuera Argazki Elkarteak M.I. Tafallako Udalaren babesarekin antolatutako XII. Tafallako Jaiak Argazki Lehiaketaren emaitza: Edizio honetan 20 argazkilariren...