“Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Onomastika Elkarteak (OE), Tafallako udalaren ezin estimatuzko laguntzarekin, Ricardo Cierbide irakasle tafallarraren omenezko liburua aurkeztuko du bertako kultur etxean hilaren 12an, ostiralarekin, arratsaldeko 19.00etan. Ricardo Cierbide sona handiko filologoa da, Nafarroako hizkuntzetan aditu nabarmenetarikoa eta EHUko irakasle emeritua. Liburuak onomastika, hizkuntza eta historiari buruzko 21 lan biltzen ditu eta bertan diziplina hauetako aditu gailenek hartu dute parte, denak ere omenduaren lankide eta adiskideak. Ekitaldia Kepa Gallego aktorearen Canáko ezteien antzezpen batek eta Tafallako udalaren eskaintza den Joteros de Tafalla talderaren emanaldi batek girotuko dute. Uxueko Andra Mariaren santutegira eginiko bisitaldi bat izango da omenaldiaren aurretik eta biharamonean jarraipena izango du Erriberrin, liburuaren beste aurkezpen batekin eta OEaren asanblada orokorrarekin.
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Tafallako Udalak asteazken honetan aurkeztu du abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren aurtengo herriko jaien egitaraua. Programa ofizialak 130 ekitaldi baino gehiago bilduko dit...
Abuztuaren 4tik, asteartea, irailaren 14ra, astelehena, arte zabalik egongo da Tafallako eta eskualdeko 2026/2027 ikasturteko kirol jardueretan izena emateko e...