Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko abenduak 20

San Manuel eta San Severinoko agureak elkartasun olatura batu dira

Foto noticia

San Manuel eta San Severino Zahar egoitzako kideek haien ekarpena egin nahi izan dute uholdeen kaltetuentzat ireki zen kontura bideratzeko.

Dirua lortzeko haiek egindako eskulan batzuk saldu zituzten. Urtero egin izan den gauza da hau, ondoren agure guztientzako hamaiketako bat ordaintzeko balio zuena. Aurten bildutako 242 euroak Udalaren kontura bideratu nahi izan dituzte, modu honetan, pertsona zaharrak gizartean agente aktiboak izan daitezkela erakusteko.

Ekitaldian Tafallako Udaleko talde politikoetako ordezkari ugari izan dira.

 

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento