2018/01/18
Tafallako Musika Eskolak kontzertu bat eskaini zuen atzo Kultur Etxean, San Sebastian, Tafallako patroiaren eguna iristear dela eta. Bertan Piano, Txirula, Saxofoi eta Haize Metalen instrumentu taldeek jo zuten.
Ikusleek “Amazing grace” edo “Lau teilatu” bezalako abesti sobera ezagunak entzuteko aukera izan zuten. Pelikuletako soinu bandak ere interpretatu zituzten, Rocky pelikulako “Gonna Fly Now” adibidez. Dena den, abesti jazzero eta nahasiagoak ere entzun ziren Saxofoien Instrumentu Taldearen eskutik, baxu elektriko eta bateriaz lagunduta.
San Sebastian aurreko astea amaitzear dago. Bihar Danborradak desfilatuko du herriko kaleetan zehar eta larunbatean tafallarron egunean ohizkoak diren ekitaldiak izango dira.














