Otsailaren 16an Scape Room fenomenoa Tafallan izango da, T34TRO 3SC4P3 “ERREALITATEAK FIKZIOA GAINDITU DEZAKE” fenomenoarekin. Bi emanaldi egongo dira, lehena 17:30ean eta bigarrena 19:00etan, 40 pertsonako edukierarekin talde bakoitzean. Sarrerak 6€ balioko ditu eta parte hartzaileek 14 urte izan beharko dituzte gutxienez. ‘Oholtzara Salto’ programaren barruan antolatzen den ekimena da, arte eszenikoak gazteengana hurbiltzeko helburuarekin sortu zena.
‘Oholtzara Salto’ programak Caja Navarra Fundazioaren eta Nafarroako Antzerki Sareko Udalen diru laguntza jaso du.
Bi emanaldietarako sarrerak otsailaren 1ean, ostiralean, salgai ipiniko dira, 12:00etatik aurrera, bai Kulturguneko lehiatilean zein web orri honen bitartez.