Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko azaroak 14

“Sé tú, Zeu izan”, genero rol eta estereotipoei buruzko kanpaina

Foto noticia

Tafallako Udalak Berdintasun Arloa, Euskara, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Gazte Arloen artean kordinatutako langintza baten bidez genero rol eta estereotipoei buruzko kanpaina bat osatu du. “Sé tú, Zeu izan” lelopean, hainbat bideo eta material grafiko sortu dira, Udalaren web orrian zein sare sozialen bidez zabalduko direnak. Proiektua gaur goizean aurkeztu da prentsaurreko batean, arlo bakoitzeko ordezkariekin.

“Orokorrean hiritar guztiei, umeetatik helduetaraino, bideratua dagoen kanpaina honen bidez pertsona bakoitzak izan nahi duena libre aukeratu dezan bilatu nahi dugu, inolako genero inposiziorik gabe. Berdin dio emakumea ala gizona izateak, garrantzitsuena zuk aukeratzen duzun edo erabakitzen duzuna erabatean garatzea da, zure gaitasun, desira eta zaletasunekin bat eginez. Oso garrantzitsua da txikitatik eta eremu hurbiletan rolak eta estereotipoak lantzea”, azaldu dute teknikariek

“Horregatik euskarri zalu eta dinamiko bat aukeratu dugu, animazioarekin eta mezu argiekin, ikusle mota guztientzako aproposa dena. Ikus-entzunezko formatu honek gainera zabalpen azkarra errazten du”.

Gaur hasi da kanpainaren zabalpena baina hurrengo hilabeteetan zehar bideo gehiago aurkeztuko dira, arlo bakoitzarekin zerikusi zuzenagoa izango duena. Zentzu honetan, Udalak aurreratu du Gabonetarako jostailuen inguruko bideo bat eta etxekolanen erantzunkidetasunaren inguruko beste bat aterako direla.

Gainera, material hau ikastetxeetan lantzeko baliagarria izango da ere bai.

Ikus-entzuneko materialak eta euskarri grafikoak Tafallako Uxue Komunikazioa enpresak egin du eta kanpainak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru laguntza jaso du.

Talde lana

“Se tú, seu izan” talde lanaren emaitza izan da eta bide horretan, Udalak hiritarrei zerbitzu eta programa hobeak aurkezteko taldean lan egiteko beharra azpimarratu du.

Teknikariak genero ikuspegia duen komunikaziorako formakuntza saioak jasotzen ibili dira maiatzetik hona, Anabel Santos Castosen eskutik. Formakuntza hau kanpaina honen oinarria izan da.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento