2016/09/07
Alfonso Arteaga, kurtsoaren zuzendaria eta NUPeko Psicología eta Pedagogía irakaslea, Adela González, Nafarroako Gazte Institutoaren zuzendari ordea, Óscar Insausti, Caixabank, Arturo Goldaracena, Tafallako alkatea eta Miguel Ángel González ‘Chamaco’, Tafallako udaleko Gazteriaren teknikoarekin batera “Selfie nafarroako gazteriari: nolakoak diren, nola ikusten dute bere burua, nola hartzen dute parte” udako kurtsoa aurkeztu dute gaur goizean.
Kurtsoak hiru egun iraungo ditu, hurrengo irailaren 9aren arte eta hamabost adituen presentzia izango da. Goizean izan den aurkezpenean, gazteak dituzten beharizanak azpimarratu dute. Era berean, eskerrak eman nahi dute kurtso hau aurrera ateratzen lagundu duten pertsona guztiei, lanabes aproposena baita gaur egun gazteen egoera nolakoa den jakin ahal izateko.