Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko abenduak 19

Sinadura bilketa Udaletxean Abiadura Handiko Trenaren inguruko bozkaketa bat ospatzeko

Foto noticia

Erdi Aldea Trenaren Alde, eta Tafallako Cierzo, Empuje eta Aguazon peñek Tafallako Udalaren bidez sinadura bilketa bat antolatu dute, Abiadura Handiko trenaren proiektu berriaren, baita honek sorraraziko duen tren geltokiaren galeraren inguruko herri galdeketa bat ofizialki ospatu dadin.

Kontsulta demokratiko honetan parte hartu nahi duten herkideek Udaletxean eman ahalko dute haien bozka hurrengo asteetan eta ordutegi honekin:

Astelehenetik ostiralera otsailaren 12a arte:

  • 08:00 – 09:30
  • 13:30 – 15:00
  • 19:00 – 20:00 

Gabonetan 24an bakarrik, 16:30etatik 18:30ak arte)

Urtarrilaren 3an bueltatuko da ohizko egutegia

Ekimen hau aurrera ateratzeko Lege Foralak dio Tafallan erroldaturik dauden eta adin handikoak diren ehundaka sinadurek babestu behar dutela eskaera (900 gutxienez). Sinadurak Udaletxeko Idazkaritza Bulego Munizipalean bilduak izan beharko dira derrigorrez. Behin sinadura guztiak aurkeztuta, Udalak kontsulta ospatzearen akordioa hartu beharko du Osoko Bilkuran, Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren onespenarekin.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento