Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko otsailak 8

Sofara zuzenean Los Gandulesekin

Foto noticia

Aragoiko bikotea zuzenean arituko da larunbat honetan otsailak 13an arratsaldeko 19:00etan Tafallako Kulturgunean. Sarrerak leihatilan eta esteka honen bidez erosi daitezke 8 euroren truke

“Directo al sofá” Los Gandules taldearen azken lana da eta Madrilgo Galileo Aretoan grabatu dute urrian. Grabazio honetarako, Aragoiko bikote artistikoak bere ohiko kolaboratzaileak izan ditu: Camilo Siesta, Sillon Travolta eta betiko Suzanne Vaga. Hauei artista ezagun samarrak eta gandul munduaren jarraitzaileak direnak gehitu zaizkie: Jaime Urrutia (“Gabinete Galigari”), Fernado Romay (bai, saskibaloikoa), Manolo Kabezabolo, Juan Abarca (“Mama Ladilla”) eta El Chivi.

Euren diskografia zabalaren onena batu dute, zuzenean jo dute, grabatu dute eta dena sartu dute formatu batean, nahi ala ez, dagoeneko apur bat zaharkituta dagoena, CD bikoitza. “La Nasa”, “Cuídame el Gato”, “Políespan”, “Ladrón de Cobre” eta beste hainbat abestik osatzen dute aurten Espainiako geografian zehar biraka daramaten lan bakar eta esklusibo hau. Oraingo honetan, mantala eta sofa antzeko batekin itzultzen dira, animo berrituekin eta inori aurre egin ezin zaion barre-koktel batekin.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento