Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko ekainak 16

Squash pista eta CIP Tafalla Polikiroldegiaren irekiera

Foto noticia

Tafallako Kirol Arloak, alarma egoera arinduz doan ahala egiten ari diren aurrerapausoak azaldu nahi dizkie hiritarrei. Kirol istalazioen irekiera gutxinaka egiten ari da baina Boulderra kenduta (gutxi barru irekiko dena) iada beste guztiak irekita daude berriz. Kirol Hiriari dagokionez atzotik abian jarri zen eta jarduerak belodromoko barne eremuan egingo dira segurtasun neurriak mantentzeko eta aireztapen egokia izateko.

SQUASH PISTAREN IREKIERA

Tenis zein atletismo pistak eta Ereta Frontoia ireki ostean gaurtik aurrera squash pistaren irekiera onartu da. Banakako jokoa (pertsona bat beste baten aurka) onartzen da soilik eta haien artean, segurtasun distantziak mantentzeaz gain, ez da kontaktu fisikorik egon behar. Ordutegi mugatu bat ere ipiniko da eta eskaeren arabera ikusiko da eskaitza handitu behar den ala ez.

Astelehena, asteazkena eta larunbata 9:00etatik 13:00etara

Asteartea, osteguna eta ostirala 17:00etatik 21:00etara

CIP TAFALLA POLIKIROLDEGIAREN IREKIERA

Tafatrans Vulcanizados Ruiz 2. B mailako taldea maila-igoera faserako sailkatu da. Hau uztailaren amaieran ospatuko denez hezkuntza departamentuarekin kontaktuan jarri gara honen behin-behineko erabilera posible izateko. Istalazioa entrenamenduak egin daitezen irekiko da, segurtasun protokolo zehatz bat jarraituz. Jokalari guztiek gainera “CPR” frogak egin dituzte eta gaur bertan hasiko dituzte entrenamenduak

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento