Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2025eko abuztuak 12

BANDOA | Sua erabiltzea debekatzen da Tafallako hirigune osoan

Foto noticia

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNA, TAFALLA (NAFARROA) HIRI OSO NOBLE ETA LEIALEKO UDAL TXIT LEINARGIKO ALKATEUDALBURUAK 

JAKINARAZTEN DU: abuztuaren 5ean argitaratu da 58/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Barne, Funtzio Publiko eta Justizia Kontseilariak emana. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan debekatzen da, aldi baterako, lurzoru urbanizaezinean, nekazaritza, basogintza eta beste edozein motatako jarduerak egitea, baldin eta jarduera horiek sua, makinak edo ekipoak erabiltzen badituzte eta horien funtzionamenduak deflagrazioen, txinparten edo deskarga elektrikoen bidez, baso-suteen arriskua saihesteko ezohiko neurri gisa.

Gainera, gogorarazten da gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2016 Foru Agindua, 118E/2023 Foru Aginduaren arabera eguneratua, zeinak lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera arautzen baitu baso suteak saihesteko. Foru araudi horrekin bat etorriz, uda garaian erabat debekatuta dago sua erabiltzea baso inguruetan, eta, gainera, udalaren eskumena da gure udalerri barruko hiri lurzatien segurtasuna, osasungarritasuna eta apaindura zaintzea, eta erabat debekatuta dago sua oro har erabiltzea eta, beraz, barbakoak, kanpinggasa eta abar erabiltzea Tafallako hirigune osoan, sinatzen den unetik neurri hori berariaz altxatu arte, egungo baldintza meteorologikoak modu positiboan aldatzen direnean.

Hori dela eta, Tafallako hirigunea sutetik babesteko herritarren laguntza eskatzen da, Alkatetzak Bando honetan ezarritakoa ez betetzeak dagokion zigorra ekarriko duela ohartaraziz.

BANDOan argitaratzen da, orok jakin dezan.

Tafallan. Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento