Tafalla eta Orbaibarreko Auzoko Satelitea auzo-laguntzarako tokiko sarearen Proiektua sortu da. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Lehen Mailako Osasun Zerbitzuak sustatutako Zahartze aktibo eta osasungarrirako programaren esparruan sortu da, Tafallako barrutiko koordinazio soziosanitarioko taldearen eta komunitateko pertsonen laguntzarekin. Azaroaren 28an, 19:30ean Kulturgunean, proiektua aurkezteko ekitaldi publikoa eginen da, proiektua ezagutu eta laguntzeko interesa duten herritar guztiei zuzenduta.
Auzoko Satelitearen helburua bakardadean dauden adinekoak artatzea da, bizilagunei laguntzeko tokiko sare bat sortuz.
Onuradunak:
- Etxean edo egoitza-zentroan bakardade-egoeran eta/edo gizarte-sare eskasean bizi diren pertsonak.
- Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak, gainkargatuak.
Parte hartzen duten komunitateko pertsonak:
- Boluntarioak
- Hurbileko saltokietakoak (farmaziak, okindegiak, elikagai-dendak…)
- Elkartekoak, parrokiak, egoitzak
Erakunde laguntzaileak:
- Udalak
- Udaltzaingoa, Foruzaingoa eta Guardia Zibila.
- Boluntariotzako erakundeak (Gurutze Gorria, Boluntariotza Geriatrikoa eta San Juan de Dios Ospitalea)
Erakunde arduradunak:
- Osasun Zentroa
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Auzoko Satelitearen helburua da, alde batetik, kalteberatasun- eta bakardade-egoeran dauden adinekoak detektatzea, eta, bestetik, hurbileko auzo-boluntarioak sustatzea, profesionalekin batera pertsona horiei gertuko arreta ematen laguntzeko.
Azken batean, gizarte-lankidetza eta auzotasun oneko harremanak sustatu nahi dira, gizarte-zerbitzuak eta osasun-zentroak bitartekari izanik, bizilagun ona izan nahi duenak izatea lor dezan.
“Konpromisoa hartzea eta beste gizaki batekin lotzea, etxean, egoitzan (lagunartean ere bakardade handia dagoelako), ospitale batean edo kalean laguntza ematea, hori boluntarioek bakarrik egin dezakete. Administrazioak bermatu dezake pertsona baten oinarrizko premiak asebetak egotea, baina ondo bizitzearen, ondo egotearen eta zoriontsu izatearen arteko aldea bizikidetzarekin lortzen da. Hori ezin du Administrazioak eman, gizarteak baizik”. (1)