Living Kultur dokumentala Tafallan
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 22an, Living Kultur dokumentala proiektatuko da Tafallan. 19:00etan izango da Kulturgunean eta ondoren solasaldia izango da Marga Gutierrez...
2018/01/17
Urtarrilaren 27an, hurrengo larunbatean, Tafallan Muthiko Alaiak peñak antolatzen duen Fabaren Erregearen edizio berria ospatuko da. Arratsalde horretan, Ruth Sustacha Taboada 2018ko Fabaren Erregina bezala koroatua izango da, pasa den urtean Lodosako San Miguel elizan koroatua izan zen David Rotariri lekukoa hartuz.
Escuelas Pías eskolako Lehen Hezkuntzako 6. Mailan ikasten duen neskato honek abenduaren 16an ospatu zen hautaketan baba aurkitu zuen erroskaren barruan eta hurrengo larunbatean protagonista izango da.
Eginkizunak goizeko 12:00etan hasiko dira, alde zaharretik ibiliko diren pregoi eta dantzekin. Gainera, goizean zehar ez dira musika eta Erdi Aroko borrokaldiak faltako. Azken hauek egunak izango dituen ekimen erakargarrienetakoak izango dira.
Jaialdi honen plater nagusia arratsaldean izango da. Jarraigo erreala Tafalla Kulturgunetik Santa Maria elizaraino bideratuko da 17:30ean, herriko alde zaharra gurutzatuz. Tafalla eta inguruko auzokideak zein Muthiko peñako kideak Erdi Aroko arropekin jantziko dira eta herrian zehar ibiliko dira gaita, tronpeta eta danborren doinupean.
Ondoren, 18:00etan Santa Maria Elizan, Nafarroako Karlos III.a erregearen koroatze erritua irudikatuko da. Ekimen honek Tafallako talde kultural ugariren laguntza jasoko du. Bertan izango dira besteak beste: Tafallako Korala, Tubala Uxoa Korala, Puntido Antzerki Taldea, Tafallako Zanpantzarrak, Tafallako Dantzariak eta laguntza eskaini duen jende gehiago.
Koroatze galant honen ostean auzokoek ohizko zein Erdi Aroko dantzetaz gozatu ahal izango dute. Ospakizun jendetsu hau amaitzeko, parte hartzaileek Erdi Aroko afari bat izango dute (baratxuri zopa, txerri apatxak, arkume errea, gazta eta intxaurrak) Polikiroldegiko jatetxean. Bertan musika, dantza eta giro polita izango dira. Afariaren tiketak Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean eta Polikiroldegiko tabernan erosi daitezke
Tafallako udalak laguntza eskatzen die Cuatro Esquinas, Garces de los Fayos, Túbal eta Santa Maria kaleko auzokoei, gorteiatze errealari harrera ona prestatzeko.
Tradizioa
XIII. mendean Teobaldotarren dinastiak ekarri zuen Fabaren Erregearen festa Nafarroara. Errege Magoen egunetik hurbil ospatzen zen, ume txiroekin. Erroska barnean baba aurkitzen zuen umeari egun bateko erregetza eskaintzen zitzaion eta sari garrantzitsuak ematen zitzaizkion bere familiari. Muthiko Alaiak peñak 1931n berreskuratu zuen eta duela 50 urte baino gehiagotik hona, urtero herri ezberdinetan ospatzen da.
Fernando Hualdek, festa honetan Armen errege bezala aritzen denak, orain dela 600 urte Tafallari feria eskubidea eman zitzaiola ospatzeko, aurten ekimena hemen egitea erabaki zutela azaldu zuen.
Erakusketa
Aldi berean, Tafalla Kulturguneko atalondoan Fabaren Erregearen ospakizunaren historia azaltzen duen erakusketa bat ipinita dago, urtarrilaren azken egun arte ikusgai egongo dena.
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 22an, Living Kultur dokumentala proiektatuko da Tafallan. 19:00etan izango da Kulturgunean eta ondoren solasaldia izango da Marga Gutierrez...
Aurten ere, Tafallar Kirolari onenen XXIX. gala ospatuko da. Bertan, Tafallako kirolarien eta kluben ahalegina eta lan ona sarituko da, Tafallako kirolaren mesedetan. Aurtengo...
Bihar, urtarrilak 17 ostirala arratsaldeko 19:00etan, Montse Palaciosen "Sentir" pintura erakusketa aurkeztuko da Kulturgunean.