Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko urtarrilak 13

Tafalla kalera aterako da San Sebastian egunean

Foto noticia

Hurrengo astelehenean, urtarrilak 20, Zidakos hiriko patroiaren eguna da eta ospatzeko Tafallako Udalak aste osorako egitaraua antolatu du. Ekitaldi nagusia, ohikoa den bezala, egunean bertan korporazioak Santa María elizara egiten duen igoera da, Mazolari, Tinbalero, Musika Banda, Gaitari, Txistulari, Erraldoi eta Buruhandien konpartsaz lagunduta.

Aurreko egunean ordea ez da faltako azken urteotan nagusitu den beste ekitaldi bat: danborrada, Udalak eta txistulari taldeak urte hasieratik prestatzen ari direna. Parte hartzea irekia da eta aste honetako astearte, asteazken eta larunbatean izango dira azken entseguak, 19:00etan txikientzako eta 20:00etan helduentzako. Danborradari buruzko informazio gehiago jasotzeko ondorengo telefono zenbakira deitu daiteke: 640 564 504 (Andoni).

EGITARAUA

Urtarrilak 15, asteazkena

19:00 Kultur Etxea. Kontzertua

UDAL MUSIKA ESKOLAren eskutik

Sarrera doan, edukiera bete arte

 

Urtarrilak 17, ostirala

20:30 Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

TRACK DOGS “FIRE ON THE RAILS” TOUR

Sarrera: 3€

 

Urtarrilak 19, igandea

11:30 Ereta pilotalekuan

Tafalla Txapelketako finalak – Eskuz binakakoa

12:00 Haur danborrada

19:30 Danborrada

Urtarrilak 20, astelehena

7:00 San Sebastian eguneko ohiko

Aurora.

11:30 Udal Txit Gorena Santa Mariara abiatuko da, Mazolari, Tinbalero, Musika Banda, Gaitari, Txistulari, Erraldoi eta Buruhandien konpartsaz lagunduta.

18:00 Merkatu plaza. Haurrentzako antzerkia. “El Caballero Grifo-Roto”

18:30 Hiritarren Zentroa. Dantzaldia

AZABACHE orkestaren eskutik.

19:30 Zezensuzkoa

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento