Gaur goizean Tafallako Udaletxean “Tafalla muraletan” proiektua aurkeztu da, Tafallako leku ezberdinetan egin diren obra artistikoak biltzen dituena.
Urte honetan zehar aurrera eraman diren lan hauek, merkataritza eta aisia bultzatzeko espazio publikoaren hobekuntza bilatzen duen Dinamizazio Planaren 2. Neurriaren barnean sartzen dira.
Helburu nagusia espazio hauek irudi berrituago bat erakustea da, gaurkotasuna ikustaraziz, era berean, auzokoek honenganako errespetua erakusteko.
Hiriaren irudia hobetzea bilatzen da, batez ere merkatal guneetan baina baita ere hiriaren zentrotik urrun geratzen diren auzoetan.
Gaur ospatu den prentsaurrekoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu erdarazko atalean aurkitu dezakezu.