
Ainhoa Tejerina, Andoni Torres eta Atxu Ayerraren erakusketak Kulturgunean
Martxoaren 28an, ostirala, arratsaldeko 7etatik aurrera Tafalla Kulturgunean honako erakusketa hauen inaugurazio ekitaldia egingo da: Martxoaren 28tik apirilaren 27ra. Ta...
Gaur goizean hurrengo hilabeteetarako Egitarau Kulturalaren barnean antolatu diren ikuskizunak aurkeztu dira. Iñaki Lerga, Kultura Zinegotziak eta Atxu Ayerra, Tafallako Udaleko Kultura Teknikariak azaldu dutenez, ekainerarte mota askotako ikuskizunak izango dira. “Musika, drama, komedia, zirkua, umeentzako ikuskizunak, euskarazko obrak… Publiko mota ezberdinentzako egitarau aberatsa antolatzen saiatu gara” azaldu du teknikari munizipalak.
Egitarauak hainbat ekitaldi bereizgarri ditu, besteak beste, urte asko eta gero Euskadiko Orkestra Sinfonikoa gurera bueltatuko da, Camut Band taldearen “Big Drums” bezalako obra berritzaileak ikusi ahalko dira, Banda Munizipalak kontzertu multzo bat eskainiko du edo Ene Kantak umeentzako ikuskizunak ere bisitatuko gaitu.
Beste behin, Kultura Ministerioak finantziatzen duen Platea programari esker izen oneko obrak prezio moderatu batekin ikusi ahalko dira. Baita ere, Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituak “Loco Desatino” edo “Mulier” bezalako obra interesgarriak ekartzea erraztu du.
Bestalde, Korrikaren 21. edizioa dela eta hainbat euskarazko ikuskizun ekarriko dira. Besteak beste, Adriana Salvo tafallako aktoresaren “Pintaketan” obra hemen izango da.
“La Tafallesa” musika bandak ere gai ezberdinen inguruan antolatutako lau kontzertu eskainiko ditu eta Lliriako “Banda Primitiva”, gaur egun estatu mailan dagoen banda onenetariko bat ere gurean izango da.
Sarrerak bihar (otsailak 5) 12:00etatik Aurrera salgai ipiniko dira Kulturguneko lehiatilan eta Udalaren web orrian.
Otsailak 23. “Si las mujeres mandaran. La mujer y la zarzuela” – Nafarroako Ganbera Abesbatza
Martxoak 8 eta 9. “Memoria de bolero” – Gabalzeka Antzerkia
Martxoak 29. “Loco desatino” – Producciones maestras
Apirilak 3. “Pintaketan” – Yarleku (euskaraz)
Apirilak 26. “La luz oscura” – Rafael Álvarez “El Brujo”
Maiatzak 10. “Ramper, vida y muerte de un payaso” – Cancamisa Antzerkia
Maiatzak 31. “Ghero” – Tartean antzerkia (euskaraz)
Apirilak 12. “Mulier” – Cía. Maduixa
Martxoak 15. “Sueskun, Compañía Raul Black y Iurgi”
Martxoak 22. “Big Drums” – Camut band
Maiatzak 3. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Maiatzak 16. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Elciegoko
Maiatzak 24. “Orient Express” – Circo Gran Fele
Martxoak 13. “El mundo lirondo” – Spasmo Teatro
Martxoak 30. “Satorjator” – Ene Kantak
Apirilak 10. “El árbol de mi vida” – Pata Antzerkia
Otsailak 9. “Homenaje a The Beatles” – The Beat-Less y Banda de Música “La Tafallesa”
Martxoak 10. Escuela de Música de Tafalla y Banda de Música “La Tafallesa”
Apirilak 13. Mielotxin y Banda de Música “La Tafallesa”
Maiatzak 18. “La vuelta al mundo” – Banda de Música “La Tafallesa”
Ekainak 16. Banda primitiva de Lliria
Martxoaren 28an, ostirala, arratsaldeko 7etatik aurrera Tafalla Kulturgunean honako erakusketa hauen inaugurazio ekitaldia egingo da: Martxoaren 28tik apirilaren 27ra. Ta...
Gazteria Zinegotzigoak eta Erdialdeko Kirol Mankomunitateak antolatuta, Tafallako "La kolasa" Gazte Etxearen laguntzarekin, gazteentzako abentura anitzeko hainbat jarduera aur...
2025eko Jaiak irudikatzen dituzten Kartel Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek lanari ekin diezaiokete. Kartelak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 5eko 14:00etan ...