Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko irailak 23

Tafalla Kulturguneak programazio berria aurkeztu du

Foto noticia

Gaur goizean Xabier Alcuaz zinegotziak eta Atxu Ayerra udal teknikariak, urritik abendura bitarteko kultur programazioa aurkeztu dute, “Kultura zure lagun mina da, ez baztertu” lelopean.

Kultura-arloaren arabera, “Pandemiaren ondorioz ekitaldiak bertan behera utzi ondoren, helburua zen artistak programaziotik kanpo ez uztea, denboraldi honetarako birkokatu nahian”. Diotenez helburua bete egin da, aurreko lauhilekorako programatutako ikuskizunetaz gain beste batzuk ere sartu baitira.

Segurtasuna ere kontuan hartu da, Tafalla Kulturguneak Gobernuko Osasun Departamentuak gomendatutako neurri guztiak hartu baititu. Edukiera %50era murriztu da, sarreretan gel hidro-alkoholikoa jarri da eta sarrera eta irteerako bideak markatu eta bereiztu dira, besteak beste.

Aurreko urteetan bezala, musika, antzerkia, dantza, zirkoa eta haurrentzako ikuskizunak izango dira. Gainera, Tubala Brass Week metalezko haize-jaialdiari eustea ere lortu da. Honek ez du astebete iraungo, baina hiru ikuskizun indartsu izango ditu abenduko lehen egunetan, David Pastor handia protagonista izanik.

Antzerkiaren esparruan, aipatzekoak dira Yllana talde arrakastatsuaren “Gag movie” edo Baiben Producciones taldearen “El enjambre” komediak, baita Amico Teatroren “Tránsitos” bezalako dantzarekin lotutako obra sentikorragoak. Musikari dagokionez, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertu berezia eskainiko du, 60 minutuko Sergei Rachmaninoffen 2. sinfoniarekin, eta Ampordá Ganbera Orkestrak ikusleei gozaraziko die ohiz kanpoko kontzertu batekin, non musikariak jaiki eta zuzendariari aurre egiten dioten.

Familientzako ikuskizunak ere egongo dira, eta aretoek formatu desberdina izango dute, gurasoak haurren ondoan eseri ahal izateko jarriko baitira.

Oro har, kulturarekiko apustu sendoa, entretenigarriak eta kalitatezkoak diren ikuskizun anitzekin. Talde nafarrak ez dira faltako, ezta bertako Gabalzeka Teatro taldea ere, “Noveccento. La leyenda del pianista en el océano” obraren hiru eguneko estreinaldiarekin.

Sarrera guztiak Udalaren web orrian egongo dira eskuragarri:

ZINEMA

IKUSKIZUNAK

KULTURAREKIKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Kultur kontsumoa sustatzeko, Udalak kanpaina bat egin du bideo eta kartelekin, “Kultura zure lagun mina da, ez baztertu” lelopean. Irudietan Kulturguneren besaulki bat ageri da Tafallako hainbat lekutan, jendea eseri eta herriko kultur bizitzan parte hartzera gonbidatuz. Une txarretan kulturak duen garrantzia nabarmendu nahi izan da, hala nola konfinamenduan. Kanpaina honen bidez herri baten bizitasunak bere kultura-apustuarekin lotura estua duela argi utzi nahi izan dute.

 

 

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento