Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko otsailak 10

“Tafalla Kulturgunea”ren inaugurazio egunak

espacio escénico2015/2/10

Tafalla Kulturgunearen inaugurazioa jakina denez, heldu den ostiralean, otsailak 13, arratsaldeko 7etan izango da, ekitaldi guztiz instituzionala da eta gonbidapena ezinbestekoa izango da. Ekitaldian SABINA PUÉRTOLAS Tafallako sopranoak parte hartuko du. Egun horretan ere “ENRIQUE ZUDAIRE IRIARTE, PINTORE NAFARRAREN MENDEURRENA” erakusketa zabalduko da. Erakusketa hau Kulturguneko Erakusketa Aretoan zabalik egongo da otsailaren 13tik martxoaren 24ra, 19:00etatik 21:00etara. ERAKUSKETA TRIPTIKOA (1,7 Mb)

Tafallako Udalak Tafalla Kulturgunearen inaugurazio ekitaldia eta gero, kultur jarduera sorta antolatu du helburu bikoitzarekin. Batetik, herritarrei azpiegitura kultural hau ezagutaraztea. Bestetik, hiriko kultur taldeei zentroa inauguratzeko aukera ematea, dakiten modurik onenean, bertan arituz.

Otsailak 20, ostirala. 20:30. ABESBATZEN EGUNA Agrupación Coral Tafallesa eta Coral Tubala Uxoa Abesbatzak.

Otsailak 27, ostirala. 20:30. TAFALLAKO FOLKLOREAREN EGUNA honako talde hauek parte hartuko dute: Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Gaiteroak, Dantzariak, Txistulariak, Hermanas Flamarique Jota Eskola, Rondalla Tafallesa eta Aires de Siempre Taldea.

Martxoak 5 osteguna, eta 6 ostirala. 20:30. ANTZERKIAREN EGUNA

  • Martxoak 5, osteguna: Gabalzeka Teatro “El escenario del crimen” lanarekin.
  • Martxoak 6, ostirala: Puntido Teatro ”Maribel y la extraña familia” lanarekin.

Martxoak 14, larunbata. 20:30. MUSIKA BANDEN EGUNA La Tafallesa Musika Banda eta Udal Musika Eskolako Bandaren eskutik.

Martxoak 20, ostirala. 20:30. DANTZA eta POESIAREN EGUNA Ana Iralaren Dantza Eskola eta María del Villar Berruezo Fundazioaren eskutik.

Sarrera zenbakituak: 3 €

Sarrerak salgai Tafalla Kulturgunean otsailaren 16tik aurrera.

Leihatilaren Ordutegia: 12 – 14 eta 17 – 21.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Bisita gidatua Juncal aintzirara

Bisita gidatua Juncal aintzirara

Nafarroak bat egiten du 2026ko Hezeguneen Munduko Egunarekin, "Hezeguneak eta ezagutza tradizionalak: kultura-ondarea ospatzea" lelopean, gizartea sentsibilizatzeko eta inplik...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento