2015/5/18
Tafallako Udala Nafarroako Autismo Elkarteak martxan jarritako piktograma kanpainara batu da, “Ulertu zure hiria” egitasmoan kokatua.
23 piktograma paratu dira hainbat leku publikotan, besteak beste: Udaletxea, Udaltzaingoen bulegoa, Ikastetxeak, Institutuak, Haur Eskola, Ludoteka, Liburutegia, Kultur Etxea, Musika Eskola, Tafalla Kulturgunea, Gazte Etxea, Kirol Hiria, Ereta frontoia, Osasun Etxea, Merkatu Plaza, Hiritar Zentroa eta Elizak.
Elkarteak duela urtebete ekin zion kanpainari eta Nafarroa osoan 4.000 leku baino gehiago seinaleztatu ditu, herri eta hirietako eraikin adierazgarrienak, autismoa duten pertsonei eskuragarriago egitearren eta hiritarrak gaiarekiko sentsibilizatzearren.
Tafallarekin batera, 20 Udal lotu dira kanpaina honi: Barañáin, Uharte, Burlata, Antsoain, Iruñea, Azkoien, Egües, Noáin, Fitero, Ezkabarte, Berriobeiti, Tutera, Lizarra, Esteribar, Zangoza, Muez eta Zarrakaztelu.