Zidakos Hiriak Orreaga eta Legarda gainditu zituen nafar telebista kateak urtero egiten duen sari banaketa honetan.
Nafar komunikabideak honela azaltzen zuen eskainitako saria:
“Uztailak 8. Egun hartan eroritako euri jasak hondamena ekarri zuen Erdialdeko herri ugaritara. Tafalla ez zen salbuespena izan. Denbora gutxian hiri eder hau urak ito zuen. Etxe, bajera, merkataritza lokal eta baratzetan sartu eta kotxeak eraman zituen. Egoera latza, gerora elkartasun olatu bat ekarriko zuena. Tafallak ordea bere batasuna erakutsi zuen. Auzokoek lokatzaren aurkako borrokari ekin zioten eta palaz, karretillaz eta erratzez armatutako koadrilak irmoki lanean ibili ziren hondakinak biltzeko eta normaltasuna berreskuratzeko. Auzokoen arteko batasunaren adibide izan ziren”.