
Ermita eta San Gregorio ingurua birgaitzeko dirulaguntza
Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan (19.02.01 azpineurria) Nafarroako Erdialdeko Partaidetzako Toki Garapeneko Estrategien araberako eragiketak ezart...
2018/03/19
Biztanleriaren osasun maila handiagotzea ez dago bakarrik osasun-zerbitzuen esku, pertsonen edo taldeen parte hartzeak, zein administrazio publikoek politika osasuntsuak aurrera eramateak ere zer ikusi handia dute. Horra hor pertsonengan zein ingurunearengan eragitearen garrantzia, hauek ohitura osasuntsuak berma ditzaten eta aukeratzeko errazak izan daitezen. Ikuspuntu honekin, 2010. Urtean “Tafalla Osasunarengatik” proiektua martxan jarri zen. “Osasuna zure eskutan dago” leloak gure burua gaztetatik eta era autonomoan zaintzearen garrantzia nabarmendu nahi du.
Aurtengo kanpaina loaldiaren higienean oinarrituta dago. Ekimen ezberdinen bidez, lo egiteko ohitura egokiak bultzatu nahi dira, gure seme-alaben garapen fisiko, emoziozko eta intelektualarentzako denbora minimo batez ondo lo egitearen garrantzia erakutsiz.
Ikaskuntza zentroetan zehazki, formakuntza saio batzuk egingo dira familiarrekin batera, mindfulness tekniken bidez, atsedenaren, isiltasunaren eta etenaldiaren garrantzia erakusteko. Gainera, kartel eta liburuxka batzuk banatu dira, adin bakoitzeko gomendatzen diren lo orduekin, ondo lo egitearen abantailekin eta lo egin aurretik egin beharreko hainbat jarraibiderekin.
Loaldiaren inguruko ekimenetaz gain, bizitzeko modu osasuntsuak bultzatuko dira herriko ikaskuntza zentroetan. Martxoaren 27an esaterako, zentro arteko seigarren elkarketa izango da, joku batzuekin eta hamaiketako osasuntsu batekin. Ereta Frontoiean izango da eta DBH 4. mailako eta FP-ko ikasleek parte hartuko dute.
Proiektu honen bidez parte hartzen duten entitateek herritar hauentzat prozesua jarraia izatea bilatzen dute, baina baita gainontzeko herritarrek kontzientzia hartzea ere. Horregatik jubilatuen elkarteekin ere lan egingo da.
Proiektua hasi zenetik gauza anitz egin dira: ”Gabonetan ere, zaindu zure burua” kanpaina, kirol ekintzak bultzatzea, sukaldaritza osasuntsuaren tailerrak eta argazki erakusketak. Baita errekurtso gidak, obesitateari buruzko liburuxkak, ikasketa zentroetako ekimenak, alkoholaren kontsumoari buruzko tailerrak, bizkarra zaintzearen garrantziari buruzko tailerrak, jarrera-higiene tailerrak, etab.
Lan taldea agente sozial ezberdinek osatzen dute: Ikasketa zentroek, umeekin eta gazteekin lan egiten duten erakunde eta elkarteek, Oinarizko Zerbitzu Sozialak, Gazte Batzordeak, Kirol-patronatuak, Erdialdeko Kirol Erkidegoak, Tafallako Osasun Zentroak eta Ijito etniako osasun Agenteak.
Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan (19.02.01 azpineurria) Nafarroako Erdialdeko Partaidetzako Toki Garapeneko Estrategien araberako eragiketak ezart...
Tafallako Udalak Tafallako La Nava Industrialdean aparkalekuak egiteko obrak sustatu ditu, 50.925,67 euroko aurrekontuarekin. Obren bidez, aparkalekuak prestatuko dira La N...
Urriaren 21ean eta 22an Tafallak ohiko Feriak ospatuko ditu berriro. Programazioaren barruan, urtero bezala, elikagai eta artisau produktuen postuak jarriko dira Nafarroa plaz...