2015/5/8
Tafallako Ereta frontoian kokatu da “Tafalla osasunaren alde” programako hirugarren egun osasungarria. DBHko 4. mailako eta Lanbide Heziketako 1. mailako 13 neska-mutilek parte hartu dute ekimen honetan.
Eskolen arteko kirol jarduera da, hamaiketako osasuntsuarekin. Bi orduko iraupena izan duen ekintza honetan zaku eta artaburu lasterketa, sokatira probak burutu dituzte. Bukaeran hamaiketako banatu zaie parte hartzaileei, gazteenen artean ohitura osasuntsuak sustatzeko helburuarekin, bai bizitzan (kirola eginez) bai elikaduran.
Ekintza hau Tafallako Udaleko gazte eta kirol arloek antolatu dute eta ikastetxek lagundu dute.