2015/7/23
200 tafallar inguru bildu dira Nafarroako Plazan, txuri-gorriz jantzita, argazki baten bitartez ikustarazteko Tafalla indarkeria sexistaren aurka dagoela eta irmoki gaitzezten duela, jai guneetan ere bai.
Bigarren urtez Berdintasun Batzordeak bultzatzen duen ekimen hau, azken urteotan bezala herriko jaien testuinguruan kokatzen da eta prebentzio eta sentsibilizazio kanpainaren barruan antolatzen da.
Kanpainaren helburuak dira hiritarrak sentsibilizatzea, batez ere gazteenak, emakumeekiko indarkeria adierazpen guztiak gaitzezteko, jarrera matxisten aurka jokaera eraginkorra bultzatuz eta instituzioen eta gizartearen konpromisoa agertuz eta jakinaraziz ez dela arazo pribatua, baizik eta denon arazoa dela.
Argazki-kartela Tafallako saltoki eta tabernetan banatuko da.
Emakumeekiko indarkeriaren aurkako bideoa
Ekitaldia bera aprobetxatu da Berdintasun Batzordetik grabatzen ari den laburmetraiaren azken eszena hartzeko, emakumeekiko indarkeriaren aurrean sentsibilizazio eta kontzientziazioaren bidean.
Laburmetraian hiriko hainbat kolektibok hartu dute parte besteak beste Oihu Feminista Elkarteak. Imelda Mañeru Berdintasun Teknikariak, Raquel Alvarez Aranaz Berdintasun Zinegotziak, Alex Mesa zuzendariak eta Oihana Solchagak lagundu dute. Grabazio lanak astean zehar egin dira eta laster sare sozialetara eta watsapen bidez zabalduko da.