2015/11/3
Tafallako Udalak AINekin batera (Nafarroako Industria Elkartea) Enplegagarritasuna eta Trebakuntza Ibilbideak “LEARNING BY DOING” (Eginez ikasi) programaren edizio berria sustatuko du. Azaroaren 5ean aurkeztuko den programa hau Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du eta CENek antolatzen du (Nafarroako Enpresarien Konfederazioa).
Tafallako Udaletxeko osoko Bilkura aretoan ospatu den ekitaldian aurkeztu da programa goizean komunikabideen aurrean. Bertan izan dira Tafallako Alkatea Arturo Goldaracena; zinegotziak: Soco Ojer, Ignacio Moros eta Mikel Juango; Susana Otazu eta Maite Abendaño Nafarroako Industria Elkartearen izenean.
Garapen pertsonala eta profesionala helburu duen programa da, ideiak egitasmo bihurtzeko xedearekin “Learning by Doing” metodologiaren bidez. Bere garapen pertsonala eta profesionala hobetzeko eta intereseko egitasmo berriak sortzeko kezka duten pertsonentzat zuzenduta dago. Gutxieneko plaza kopurua 12 da eta gehienez 20.
Tafallako Udalak aukera hau sustatu eta tafallarrei berriro eskaintzearen aldeko apustua egiten du. Proiektua azaroaren 9an hasiko da, astelehenean, 150 orduko iraupena izango du, astean hiru egunetan, 9:00etatik 14:00etara. Aurrez aurreko saioak, talde bilerak, prestakuntza lantegiak edo irakurgai interesgarriak eskainiko dira.
Interesa duten guztiei ekimena aurkeztuko zaie Formazio zentroan emango den informazio saio batean, Barrankiel z/g kalean (Renault kontzesionarioaren aurrean), azaroaren 5ean, goizeko 10:00etan.
Interesdunek izena eman edo argibideak jaso ditzakete honakoen bitartez: