Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko abenduak 9

Tafallak “adokinak” aurkeztu ditu, herriko merkataritzan gastatzeko bonu birtualak

Foto noticia

Bonuak 5 €-koak izango dira eta 15 €-tik gorako erosketa eginez gastatu ahalko dira.

Pandemiak sortutako egoera berezia kontuan hartuta, Tafallako Udalak herriko dendetan trukatzeko bonuen kanpaina aurkeztu du. 100.000 euroko partida jarri da abian, herriko merkataritza eta zerbitzuak sustatzeko.

ADOKINAK

Beste herri batzuetan bezala, Udalak bi bonu birtual oparitu dizkio Tafallan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona bakoitzari. Bonoak “adokin” izena darama, honek daukan sinbolismoarengatik, herriko alde zaharra eta bere bizitza tradizionala irudikatzen baititu. “Tafallako bizitza sozialaren sinboloa da”, azpimarratu du Xabier Alcuaz kultura-zinegotziak.

Prozedura oso sinplea da: 15 €-tik gorako erosketa besterik ez da egin behar atxikitutako dendetan (adokinaren kartelarekin seinalatuta egongo da), eta NANa eman behar da, dendak deskontua erregistra dezan. Kanpainak abenduaren 16tik urtarrilaren 9ra arte balioko du.

Soco Ojer Merkataritza eta Turismoko zinegotziaren arabera, helburu nagusia likidezia ematea da, udalerrian merkataritza eta zerbitzu lokala suspertu, dinamizatu eta sustatzeko. Era berean, Udalaren Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoak uste du oso garrantzitsua dela tafallako biztanleek egun horietan sortutako gastua herrian geratzea. Betiko dendenganako kontzientzia hartzeko eta multinazional handietan online erosketak egiteko joera saihesteko eskatzen dute.

ATXIKI ZURE DENDA

Atxiki zure denda kanpainara abenduaren 16ko 14:00ak baino lehen, oinarri hauek jarraituz.

“ZURE EROSKETAK, GURE HAUSPOA” IRAGARKIA

Herritarrak hunkitzeko helburuarekin Udalak “Zure erosketak, gure hauspoa” iragarkia kaleratu du, herriko antzerki-taldeetako aktoreekin grabatua.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento