Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2017ko urriak 3

Tafallak Babaren Erregearen koroatzea hartuko du 2018an

Foto noticia

2017/10/03

rey_fabaErdi Aroko jatorria duen besta da hau, Errege egunean ospatzen dena eta 1964. urtetik Muthiko Alaiak elkarteak antolatzen duena.

Pasa den irailaren 30ean Lodosak pasa zion lekukoa Tafallari eta honek ospatuko du,  2018ko urtarrilean, Babaren Erregearen koroatzea. Iñaki Lerga, kultura zinegotzia, izan zen lekukoa hartzearen arduraduna Iruñako Gaztelu Enparantzan ospatutako ekitaldian. Bi udaletako ordezkarietaz gain, Muthiko Alaiak elkartearen abesbatzak parte hartu zuen, errezital labur bat eskainiz. Ekitaldia janaurreko batekin amaitu zen elkartearen lokalean.

Ospakizun honek Erdi Aroan du jatorria eta Teobaldotarren gorteak ekarria izan zela dirudi. Tradizionalki, errege nafarrek janaria eskaintzen zieten ume behartsuei Errege Magoen egunean. Erroska batean baba bat sartzen zen eta ume bakoitzari zati bat banatzen zitzaion. Baba aurkitzen zuenari, egun bateko subirano izateko ohorea ematen zitzaion.

Historia hurbilean, 1920an berreskuratu zen baina ez zen 1964. urterarte izan Muthiko Alaiak elkarteak antolatzea erabaki zuela, duela sei mende bezala,  Nafarroako herri ezberdinetatik era ibiltarian.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento