Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
2015/1/8
Tafallak urtero bezala bere patroiaren eguna ospatuko du urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean. Halaber, aurreko astean Tafallako hainbat taldek eskainita kontzertuak izango dira. Tafallako Udaleko Jai Batzordeak antolatzen du egitaraua.
Urtarrilaren 14an, asteazkena, lehen kontzertua izango da, Tafallako Musika Eskolak eskeinita, 19:00etatik aurrera Kultur Etxean.
Gainerako emanaldiak Santa Maria elizan izango dira, Bederatziurrena eta gero. Urtarrilaren 15ean, osteguna, Agrupación Coral Tafallesa Abesbatza; 17an larunbata, La Tafallesa Musika Banda;18an igandea, Coral Tubala Uxoa Abesbatza.
Urtarrilaren 20an, asteartea, San Sebastián patroia omendu eta ospatuko da. Goizeko 6:30etan ohiko Aurorekin hasiera emango zaio egunari.
11:30etan, Udala Gaitariak, Txistulariak, Erraldoien Konpartsak, Dantzariak, Tinbalariak, Mazolariak eta Musika Bandak lagunduta San Sebastianen omenez ospatuko den Meza Nagusira abiatuko dira, Santa Maria elizara. Agrupación Coral Tafallesa Abesbatzak musikaz lagunduko du.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...