Ostiral arratsaldean, pasa den urtean bezala Tafalla Kulturguneko zinema aretoan, 2019ko Tafallako jaietako Zezen Azoka aurkeztu zen. Egitarauaren barnean, aurreko urteen ildoa jarraituz errekortalari lehiaketa eta Peñentzako Grand Prix ikuskizunaz gain hiru zezenketa eta zezenketa misto bat izango dira. Honetaz aparte, antolatzaileek entzierroen garrantzia azpimarratu zuten, kanpoko jende asko erakartzen dutelako. Hauen ostean bigantxak, zezenketak eta entzierrilloa datoz, egun osoan zehar ikuskizun taurinoak eskainiz.

Prieto de la Cal, Saltillo, Las Monjas eta Aquilino Fraile ganadutegien presentziaz gain, Guillermo Hermosoren aurkezpena eta El Cid handiaren agurra da aipagarriena.
Jesus Macua Corera SL enpresa izan da beste behin azoka antolatzearen arduraduna. Prentsaurrekoan, Macuarekin batera egon ziren: Jacinto Goñi; jai zinegotzia, Manuel Sagües; zezenketa kritikoa eta prentsaurrekoaren aurkezle eta moderatzailea, Joselillo; iazko azokako arrakastatsuena eta Guillermo Hermoso de Mendoza gaztea, bere aitak hainbeste maite zuen plaza honetan debutatzeko gogotsu azaldu zena.

Hau da aurtengo kartela osorik:
Abuztuak 13 asteartea:
15, 16 eta 17ko zezenen Desenkajonamendua.
Abuztuak 15 osteguna
Las Monjas zezenak. Gomez del Pilar, El Cid eta Juanito.
Abuztuak 16 ostirala:
Prieto de la Cal zezenak Joselillo, Fernando Adrian eta Javier Anton.
Abuztuak 17 larunbata:
Saltillo zezenak. Sanchez Vara, Nuno Casquinha eta Raul Rivera.
Abuztuak 18 igandea:
Rosa Rodriguez zezenak, eta Aquilino Fraile burtziak. Guillermo Hermoso de Mendoza, Filiberto eta Joaquin Galdos.
Abuztuak 19 astelehena:
XVII. Nazio mailako Errekortalari Lehiaketa Angel Macuaren zezenekin
Abuztuak 20 asteartea
Grand Prix Peñekin
PREZIOAK:
