Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
2018/06/18
Tafallak, pasa den larunbat goizean, Fabaren Erregearen koroatzea ospatzeko lekukoa eskaini zion Bianari. Hau 2019ko urtarrilean gauzatuko da.
Foruen monumentuan ospatutako ekitaldian, Iñaki Lerga; Tafallako Kultur Zinegotzia eta Yolanda Gonzalez, Bianako Alkatesa izan ziren. Jaialdia antolatzen duen Muthiko Alaiak elkarteko abesbatzak ere errezital motz bat eskaini zuen, eta ekitaldia gosegarri batekin amaitu zen.
Jatorria
Ospakizuna Erdi Aroan gauzatzen hasi zen, eta Teobaldotarren gorteak sortu zuela dirudi. Tradizionalki, Nafarroako Erregeek ume behartsu batzuen artean jana banatzen zuten Errege Magoen egunean. Ume bakoitzak erroska zati bat jasotzen zuen, haietako batean baba bat zegoelarik. Hau aurkitzen zuenak egun bateko Errege titulua eskuratzen zuen.
Historia garaikidean 1920. urtetik ospatzen hasi zen Karlisten Zirkuluan, baina 1964an Muthiko Alaiak peñak hartu zuen festa antolatzearen erantzunkizuna, lehen egiten zen bezala, urte bakoitzean herri batean ospatuz.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...