
Ferien programak bi aldaketa izan ditu
Kontsultatu hemen Ferien programazio osoa. Tafallako Udaleko Festetako Zinegotzigoak asteburu honetan egingo diren bi jardueren aldaketaren berri eman du: Joan den ostiral...
2015/4/29
Ekainaren 6an, larunbatarekin, Tafallak X. Euskararen Eguna ospatuko du, Tafallako Udaleko Euskara Batzordeak antolatutako hainbat ekimen martxan jarriz.
Egun honetan euskararen normalizazio lanean ari diren pertsonei bere ekarpena aitortu nahi zaie. Tafallako Udaleko Osoko Bilkura Aretoan 13:30ean izango da ekitaldi nagusia.
Aurten 10 urteotan Euskara Zerbitzutik igaro diren Euskara Teknikariak omendu nahi ditu Euskara Batzordeak. Honako hauek dira: Izaskun Samaniego, Olatz Zabaleta, Josune Ortiz eta Ana Flamarique egun dagoena ordezkatu zutenak: Miren Munarriz, Usoa Wyssenbach, Ainhoa Fernandez. Modu berean eskertu nahi zaie 2004an Euskara Zerbitzua sortzea erabaki zuten udal taldeei eta Euskara Batzordeari berari, izan ere urtez urte lanean jo eta su ari baita. Oro har euskararen alde lan egiten duten pertsona guztiak oroitu euskararen normalizazioa posible egiten baitute “.
Ekitaldi nagusian Marrazki Lehiaketako irabazleei saria banatuko zaie eta Baigorri Abesbatzak emanalditxoa eskainiko du.
Beste jarduera batzuk
Dianak, hiru ikastetxeetako dantzariak, ikastolako erraldoiak, haurrentzako txokoak, musika izango dira egunean zehar. Eguerdiko 12:00etan Joan Amendux Garroren omenezko plaka jarriko da Miserikordia 19 kalean (Altafaylla eta Euskara batzordearen ekimena).
Bazkari herrikoia
Bazkari herrikoia egingo da, aurten Arkakusoen Plazatxoan; bazkari txartelak salgai egongo dira honako leku hauetan: Tafallako Udaleko Euskara Zerbitzuan, Txiki taberna, Pasadizo, Cuatro Esquinas eta Bar de Javi (helduak 15 euro eta txikiak 10 euro).
X. EUSKARAREN EGUNA. EGITARAUA
Kontsultatu hemen Ferien programazio osoa. Tafallako Udaleko Festetako Zinegotzigoak asteburu honetan egingo diren bi jardueren aldaketaren berri eman du: Joan den ostiral...
Martxoaren 15etik maiatzaren 31ra eskalada ikastaroa egingo da Miriam Garcia Rokodromoan eta Ereta Kirol Klubeko Boulderrean. 2012. urtea baino lehen edo urte horretan bertan ...
Heldu dira otsaileko Feriak, ostegunetik igandera, hilaren 9tik 12ra, eta asmo handiko ekitaldi-programa batekin ospatuko direnak. Jacinto Goñi Jai zinegotziak gaur goizean a...