
Led Silhouetteren “Analëmma” dantza-laborategia
ATALAK Sarearen, Baluarte Fundazioaren eta DNAren lankidetzarekin jarraituz, Tafalla Kulturguneak Analëmma esperimentazio-laborategia hartuko du bihar, irailak 29, 20:00etan,...
2015/7/3
Tafallak abian jarriko du proiektu pilotua hainbat patologia pairatu duten gaixoak suspertzeko eta erreabilitatzeko helburuarekin, besteak beste iktusa edo aldaka edo pelbis haustura izan dutenak, ospitaleko alta jaso eta gero etxera itzuli ezin direnean zainketa-laguntza faltagatik edo etxean baldintza egoki ezagatik. Egitasmoak sei hilabeteko indarraldia du.
Gaur goizean hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuko Osasuna eta Gizarte Politika Sailak eta Tafallako Nuestra Señora de la Caridad Egoitzak. Honen bitartez, Tafallako egoitzak errehabilitazio funtzionaleko unitatearen berezko zerbitzuak eta gaixo mota hauei zuzendutako zainketak eskainiko ditu.
Akordioak 66.072 euroko aurrekontua du sei hilabetetarako eta honako hauek izenpetu dute: Cristina Ibarrola Osasunbideko zuzendari-kudeatzailea, Mariano Oto Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusia eta Cristina Azcona egoitzako zuzendaria. Halaber Tafallako alkatea Arturo Goldaracena bertan izan da.
Unitatea egoitzan bertan dago eta 3 plaza ditu barnetegi modalitatean eta 6 plaza eguneko errehabilitazio funtzionalean. Zahartzaroari lotuta edo ez lotutako patologia duten pertsonei zuzenduta dago eta susperraldian daudenak ospitaleko alta jaso eta gero, osasun-zainketa behar baxukoa dutenak baina autonomia galera dutenak eta errehabilitazio osoko tratamendua jaso dezaketenak. Oro har, bere bizilekura itzuli ezin diren gaixoak dira, funtsean zainketan laguntzarik ezagatik edo etxean baldintzarik ez izateagatik, baina ikuspegi klinikotik ospitale sisteman alta izango liraketenak. Proiektuan ez dira sartzen gaixo akutuak, akutu edo edo azpiakutuentzako ospitaleko asistentzia behar dutenak.
Gaixo hauei eskainiko zaien zerbitzu eta asistentzia izango dira:
Honetarako egoitzak instalazio egokiak ditu bi modalitateetarako, komuna egokitua duten banakako logelak daude, lau mailatan artikulatzen diren oheak gurdi jasotzailearekin, oxigeno eta huts-instalazioa logela guztietan, osasun-langileentzat bulegoa, erabilera anitzeko gimnasioa, errehabilitazio eta okupazio-terapia mota ezberdinak lantzeko guneak, gaixo bakoitzaren tratamendurako boxa eta 24 orduko erizaintza zerbitzua.
Unitate honetan sar daitezkeen pertsonen balorazioa Nafarroako Ospitale Guneko zerbitzuari dagokio. Tafalla izan da egitasmo hau burutzeko aukeratu den eskualdea, hiri honetan eskaintzen ari den Etxez-etxeko Arreta Soziosanitario proiektu pilotoa osatzearren. Proiektu hau eragin eremu honetara bideratzen da: Tafalla, Azkoien, Carcastillo, Artaxoa eta Erriberriko Oinarrizko Osasun Guneak. Helburua Nafarroako beste eskualde batzuetara zabaltzea da.
ATALAK Sarearen, Baluarte Fundazioaren eta DNAren lankidetzarekin jarraituz, Tafalla Kulturguneak Analëmma esperimentazio-laborategia hartuko du bihar, irailak 29, 20:00etan,...
Zeinu-mintzairaren presentzia aldarrikatzen dute esparru guztietan Tafallak Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna ospatuko du larunbat honetan, irailak 30. "Gorrak izan gaitezk...
Izena emateko epea irailaren 29an amaituko da. Tafallako Udalak joan den ostiralean aurkeztu zuen Euskara, Gazteria, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta Berdintasun sailek urr...