Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko urriak 11

Tafallak feriak ospatuko ditu urriaren 17tik 22ra

Foto noticia

Zidakoseko hiriak urriko feriak ospatuko ditu aurten ere. Urriaren 17tik 22ra, asteartetik igandera, izango dira ekitaldiak. Baliabide turistiko hau Tafallako garrantzitsuenetako bat da, eta urtero egokitzen da programazio anitza eta baliotsua eskaintzeko, bai herritarrentzat, gogoz itxaroten baitituzte, bai Nafarroa osoko turistentzat. Feriak Erdialdeko Turismo Jardueren Sarean sartuta daude. Erdialdeko Garapen Partzuergoaren eta Tafallako Udalaren proiektua da, eta Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak finantzatzen du.

Jarduera gehienak ostiraletik igandera bitartean biltzen badira ere, azokek aperitibo bat dute, astean zehar hainbat ekitaldi kulturalekin. Urriaren 17an, asteartea, San Sebastian Jubilatuen Elkarteko Auzolan Hiri Boluntariotzak egindako “Entre refugios, corrales, fuentes y iturantiales” proiektu grafikoa aurkeztuko da Kultur Etxean. Hilaren 19an, osteguna, Isidro Samaniegoren “Zaldiak eta gurdiak” argazki erakusketa inauguratuko da Hiritar Zentroan.

Programa aurkezteko prentsaurrekoan izan dira Ion Kepa Soltxaga, Erdialdeko Garapen Partzuergoko teknikaria; Maitane Fernandez, Festetako zinegotzia, eta Carlos Montoya, Turismo eta Merkataritzako zinegotzia.

Ostirala da astebururako hasiera, taldean egiteko bi aisialdi-plan perfekturekin. 19:30ean Mencosen Jauregian Musicata bat, ardo dastaketa enologo baten gidaritzapean eta zuzeneko musikarekin, sarrerak Udalaren webgunean eros daitezke 12 euroren truke. Eta, arratsaldeari amaiera emateko, Cobardes rock taldearen kontzertua Tafalla Kulturguneko areto beltzean. Sarrerak 5 euroan eros daitezke leihatilan edo online.

Larunbatean, hilak 21, Tafallako Txistularien dianekin hasiko da hiriko erdigunetik, eta kalejiraren ondoren, Nafarroa Plazako elikadura eta artisautza azoka irekiko da, igande arratsaldera arte, hogeita hamalau posturekin, askotariko artisau produktuekin, kalitatezkoak eta hurbilekoak. Asteburuan bisita gidatuak egin daitezke Menkoen Jauregiko solairu nagusira, goizeko 11:00etan eta 12:30ean. Horrez gain, larunbat arratsaldean esku pilotan aritzeko tartea izango da Ereta pilotalekuan, bostetatik aurrera, lau t ‘erdiko txapelketako partida profesional batekin. Haurrek ere badute beren lekua: torico de fuego, Erraldoien Konpartsaren irteera (azoka hauek Bartzelonako Gegants del Pi-k lagunduta) eta jolasak eta tailerrak Dindaiarekin Escolapios ikastetxeko patioan, larunbat eta igande arratsaldeetan. Leku horretan bertan, antigoaleko gauzen zaleek Vide Grenier azokaz gozatzeko aukera izango dute, garai bateko altxorrekin.

Zero kilometroko musika

Feriak soinu banda du inguruko hainbat kultur talderi esker: Malatxo Txaranga, Tafallako gaiteroak, Txistulariak eta Tafalla Kantuz hiriko kaleak girotzeaz arduratzen dira. Tafallan, gainera, hainbat kontzertu izango dira asteburuan: Cobardes taldea ostiral gauean Kulturgunean, larunbatean Arkakusoen Plazetan 23: 30etatik aurrera “Zaunka” taldea Km0 landatar eta feministaren musikarekin. Igandean “Magic Melody”, magia eta musika ikuskizuna Hodei magoarekin, “La Tafallesa” musika bandarekin batera. Eta, jaiari amaiera emateko, igande arratsaldean Gizarte Etxean “Jesuse`s and more” taldearen kontzertua izango da.

Tradizioekin berriz konektatzea

Erdialdeko ezinbesteko festa honen jatorria Tafallak urteetan zehar egin duen Zaldi Azoka da. Paradigma sozialaren aldaketak eta nekazaritzako makineriaren sarrerak abere-azokak lekuz aldatu zituzten, eta, beraz, Tafallako azokak artisau-produktuaren ingurukoak dira orain, kalitatezkoak eta hurbilekoak. Hala ere, urrian

EGITARAUA

Asteartea 17

19:30 Aterpeen, korten, iturrien eta iturburuen arteko ibilaldiak proiektuaren aurkezpen grafikoa. Auzolana. Hiriko bolondresak San Sebastian erretiratuen Elkartea. Kultur Etxea

 

Osteguna 19

19:00 Isidro Samaniegoren “Zaldiak, orgak eta gurdiak” argazki erakusketaren aurkezpena. Hiritarren zentroa.

 

Ostirala 20

15:30 – 19:00 Tafalla Hiriko VIII. Hegaztien Sariketa. Nafarroako VII. Euskal Oiloa Txapelketa. Azoka-barrutia.

19:30 Musikata. Enologoak zuzendutako ardo-dastaketa, zuzeneko musikarekin girotuta. Menkoen jauregia. 12€

21:00 Cobardes Rock kontzertua Areto Beltzean. Bira Nafarroan barna. Centro Cultural Tafalla Kulturgunea. 5€

Larunbata 21

10:00 – 14:30 eta 15:30 – 19:00 Tafalla Hiriko VIII. Hegaztien Sariketa. Nafarroako VII. Euskal Oiloa Txapelketa. Azoka-barrutia.

10:00 Dianak Tafallako Txitulariekin.

11:00 Elikadura eta artisautza azoka. Antzinako lanbideen erakustaldiak. Nafarroako plaza.

11:00 eta 12:30 Menkoen Jauregiko solairu nagusira bisita (sarrerak Udalaren webgunean). 5€

12:00 Zanpantzarra. Hirigunea.

12:00 Gigantes del Pi erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera (Gegants del Pi). Nafarroako plaza.

12:00 Tafalla Kantuz. Irteera Nafarroako plazatik.

13:30 Gigantes del Pi erraldoi eta buruhandien konpartsaren dantzaldia (Gegants del Pi). Nafarroako plaza.

17:00 Haurrentzako jarduerak. “Sormen tailerra, jolas kooperatiboak, betiko jokoak, herri kirolak”. Dindaia Fundazioa. Eskolapioen patioa.

17:15 Profesionalen esku-pilota partidua. Ereta pilotalekua.

19:00 Malatxo txaranga. Nafarroako plaza.

19:00 Zezensuzkoa. Nafarroako plaza.

23:30 Zaunka taldearekin kontzertua. Arkakusoen plazatxoa.

Igandea 22

06:30 Ohiko zaldi-azokaren sarrera. Azoka-barrutia.

09:30 Dianak. Aldamara Gaiteroak

09:30 Zaldi-aziendaren azoka. Azoka-barrutia.

10:00 – 13:30 Tafalla Hiriko VIII. Hegaztien Sariketa. Nafarroako VII. Euskal Oiloa Txapelketa. Azoka-barrutia.

10:00 Dianak Tafallako txistulariekin

11:00 Elikadura eta artisautza azoka. Antzinako lanbideen erakustaldiak. Nafarroako plaza.

11:00 – 13:00 Ibilaldiak idiekin, zaldi gaineko gymkana, ibilaldiak eta arku-tiroaren erakustaldia zaldi gainean. Azoka-barrutia.

11:00 eta 12:30 Menkoen Jauregiko solairu nagusira bisita (sarrerak Udalaren webgunean). 5€

12:00 Aldamara Gaiteroak. Nafarroako plaza.

13:30 Zaldi, amazona eta zaldizkoen ibilaldia Tafallan barna.

17:00 Haurrentzako jarduerak. “Sormen tailerra, jolas kooperatiboak, betiko jokoak, herri kirolak”. Dindaia Fundazioa. Eskolapioen patioa.

18:30 “Magic Melody” Hodei magoa eta “La Tafallesa” Musika Banda. Centro Cultural Tafalla Kulturgunea. 6€

19:00 “70s Jesuse ‘s and more” kontzertua. Hiritarren zentroa.

*Larunbat goizetik igande eguerdira arte

Antigoaleko gauzen azoka. Vide Grenier. Eskolapioetako frontoia. Larunbatean Larunbata: 10:00 – 14:00 eta 15:30 – 20:00. Igandea: 10:00 – 14:00.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento