BANDOA | Suteen prebentzioa
XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...
2018/07/31
Gaur goizean Tafallako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan jai eremuetan eraso sexistak gaitzesteko kanpainaren aurkezpena egin da. Beste urte batez Tafallako Udalak Nafarroako Gobernuak NBI bidez antolatutako kanpainarekin bat egin du. “Askeak, jaietan ere. Beldurrik gabe”
Jai giroan gertatzen diren sexu-erasoak sahiestea da aurtengo kanpainaren helburu nagusia, honelako jokabideekiko tolerantzia eza abiapuntutzat hartuta.

Iaz egin zen bezalaxe, kanpainan tokiko erakundeak eta gainerako instituzioak inplikatu nahi izan dira, beraiek herritarrei ere helarazteko asmoz. Askatasuna ardatz nagusi duen kanpaina honek emakumeak bistaratu nahi ditu jai-esparruetan, jaien gozamenari eta horiek beldurrik gabe bizitzeko eskubideari eutsiz. Azkenik, erasoen aurkako jokabideak sustatu nahi ditu herritar guztiengan, gizon nahiz emakume.
Kanpaina honen irudia Tafallako jaietako egitarauan ipini da, emakumeak haien dibertsitate guztiarekin azalaraziz. Arraza, adin edo sexu joera ezberdinak erakutsiz.
Parte hartze marko honetan Tafallako Udaleko Berdintasun Batzordeak Aguazon, Cierzo eta Empuje peñekin zein Garrasika, Oihu Feminista eta Gure Indarra kolektiboekin batera abuztuko jaietarako prebentzio kanpaina antolatu du, Tafallako biztanleei bideratua dagoena, gazteei bereziki. Honek bi helburu ditu:
1.- Sentsibilizazioa, emakumeek jai eremuetan sufritzen dituzten egoera bortitzei buruz jakinaren gainean jartzeko. Piropo eta esaera matxistetatik hasita (garantzirik gabe utzi eta normalizatu ezin direnak), eraso fisiko edo psikologikoetara.
2.- Tafallako emakume zein gizonak konturatu daitezen festetan ere elkarbanatu behar direla menpekotasuna duten pertsonen zaintza eta etxeko lanak.
Jaietarako antolatu diren ekimenak hurrengoak dira:
-Lehen aldiz, Berdintasun Arloak ekimenak antolatu ditu jai aurreko asteko egitarauean.
– Ivana Gutierrez eta Leire Olkotz artista tafallarrek hainbat kolektibo, taberna eta hostalaritza eremutatik banatuko den kartela diseinatu dute, “Sólo sí es sí. Bakarrik bai da bai.” – “En Tafalla no toleramos las agresiones sexistas. Tafallan ez dugu eraso sexistarik onartzen” leloarekin.
– Pegatinak banatuko dira “Este establecimiento no tolera las agresiones sexistas. Establezimendu honek ez ditu eraso sexistarik onartzen.” leloarekin. Honekin batera, 70.000 serbilleta banatuko dira hurrengo mezuekin:
– Jaietan zehar esku gorria Udaletxeko paretan ipinita egongo da, Udalaren eta Tafallako herriaren erasoen aurkako konpromisoa argi utziz.
– Bidean Fundazioa, irabazi-asmorik gabe desgaitasuna duten pertsonentzako lan ordaindua bultzatzen duen elkarteak, herrian zehar banatuko diren esku gorriaren krisketak egin ditu.
– Bideoklip bat egingo da 6 egoera ezberdin azalaraziz eta egun hauetan sare sozialetatik zabalduko da. Diseinua eta grabazioa egiteko Berdintasun Arloak Garrasika kolektibo feministaren laguntza izan du. Udalak eskerrak eman nahi dizkie haien parte hartzeagatik. Bideoa hurrengo abuztuaren 10ean osorik ikusi ahalko da, ordurarte aurrerapena hemen ikusi daiteke:
– Ser Tafalla bertako irratian iragarkiak entzun ahalko dira, erasoen aurka eta etxeko lanak zein menpekotasuna duten personen zaintza elkarbanatzearen alde.
– Jai testuinguru honetan Berdintasun Arloak Kattalingune, LGTBI pertsonentzako laguntza zerbitzu publikoaaren ekimenarekin bat egin du. Kartel bat banatuko da “En fiestas también, sé tú mismo / Jaietan ere, izan zaitez zu” leloarekin, aniztasun sexuala bultzatzeko helburuarekin.
Udaletxeak gogorarazi nahi du larrialdi kasuetan 112ra deitu behar dela, bertan polizia, psikologo, epaile zein erizainekin kontaktaktuan jarri daiteke eta.
EAIV-aren ordutegia jaietan:
Abuztuak 14: 8:00 -19:00
Abuztuak 15: Itxita.
Abuztuak 16: 10:30 -19:00
Abuztuak 17: 8:00 -15:00
Abuztuak 20: 8:00 – 17:00
XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...
Tafallako Udalak herritarrei jakinarazten die Asteazkenean, abuztuak 12, ezohiko fenomeno astronomiko batez gozatu ahal izanen dugu: erabateko eguzki eklipsea, gure kale e...
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...