Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko apirilak 17

Tafallak “III. Txirrindularen Eguna” ospatuko du apirilaren 25ean

Foto noticia

2015/4/17

cartel día biciApirilaren 25ean Tafallako kaleek bere lekua utziko diete txirrindulei, III. TXIRRINDULA EGUNA ospatuko baita.

Txirrindula etxetik atera eta gure herrian barna lagunekin, familiarekin jai giroan, era osasungarrian ibilalditxoa egitea izango da helburua. Txirrindula erabiltzea sustatu nahi da eta txirrindularien eta txirrindula erabiltzaileen eskubideak aldarrikatzeko eguna ere izango da.

Jarduera adin guztiei irekia egongo da. 8 urtetik behekoak heldu batek lagunduta egongo dira.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitartekoek bere ikastetxean bertan eman dezakete izena. Izen-ematea ez da ezinbestekoa izango gainerako parte hartzaileentzat.

Zirkuito txikia gutxi gora behera 4 kilometrokoa izango da eta handia 6 Km.koa. Hiru irteera leku antolatu dira eta bertatik aterako dira parte hartzaileak. Ikasleak, zein ikastetxetakoak diren kontuan hartu gabe, hiru gune hauetako edozeinetatik atera daitezke.

EGITARAUA

  • 11:00. Irteera San Isidro kaleko goikaldean. Ikastola
  • 11:10. (gutxi gora behera ). Irteera Eskualdeko Ikastetxetik.
  • 11:15. (gutxi gora behera). Irteera Eskolapioetatik.
  • 12:00. Eskualdeko ikastetxera iritsi: jokuak, fruta eta ura banatuko da.
  • 12:45. Jardueraren amaiera. Parte hartzaileak itzuliko dira bere kabuz.

GOMENDIOAK

* 16 urtetik behekoek kaskoa erabii behar dute, ezinbestez.

Aztertu eta doitu zure txirrindula atera baino lehen (batez ere frenoak)

* Eskuineko errailetik ibili.

* Udaltzaingoaren eta Antolatzaileen argibideei arreta jarri.

*Neurrizko abiaduran ibili, talde batasuna gordez eta ez gaindituz inoiz talde-burua.

* Zentzuzko tartea utzi inguruko txirrindulekin.

* Txikienak tropelaren azenean jarriko dira.

* Txirrindularien arteko tarteak ongi gorde eta erne aurrekoen mugimenduei. 3-4 txirrindulari gehienez errailaren zabalean.

* Ez ahaztu txirrindulaz egiten den ibilaldia dela. Izan begirunea besteekiko eta gozatu.

Antolatzaileak: Erdialdeko Kirol Mankomunitatea eta Tafallako Udala

Sustatzaileak eta Laguntzaileak: EnBIZIate (Tafallako hiri-txirringataldea),  Club Ciclista Tafallés, Garces de los fayos Ikastola, Eskolapioak eta Eskualdeko Ikastetxeetako Guraso Elkarteak.

KARTELA (544 Kb)

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento