Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko maiatzak 30

Tafallak Kirolaren Eguna ospatuko du ekainaren 6an

Foto noticia

2018/05/30

deporte-y-salud.jpg_2016060_8528_11Beste urte batez TAFALLA OSASUNARENGATIK – KIROLAREN EGUNA ospatuko da gure hirian, ohitura osasungarrienganako sentsibilizazio jardunaldi bezala.

Ekainaren 6an 17:00etatik aurrera Nafarroako Enparantzan ospatuko den jardunaldi hau Gazte Zinegotzigoak, Gizarte-Zerbitzuak eta Kirol Patronatuak antolatu dute, Txikilandia Ludoteka, Tafallix, Ascota eta Pepsico-ren laguntzarekin. Jardunaldian parte hartuko duten taldeek 30 minutuko erakustaldiak egingo dituzte. Bitartean, xake partidak eta eskulanak izango dira. Azkenik, dantza erakusketa batzuekin amaituko da eguna.

Bertan hurrengo kolektiboek parte hartuko dute:

  • Tafallako ikastetxeetako xake taldeak – 17:00etatik aurrera Plazako arkupeetan
  • Kirol Eskola – 17:00etan Iturriaren gunean
  • Tafallako Eskubaloi Kluba – 17:00etan Terrazen gunean
  • Patinaketa Eskola – 17:30etan Iturriaren gunean
  • Tafallako Saskibaloi Kluba – 17:30ean Iturriaren gunean
  • Atletismo Eskola – 17:30ean Terrazen gunean
  • Tafallako Gimnasia Erritmiko Eskola – 18:00etan Terrazen gunean
  • Dantza akrobatiko taldeak eta Street Dance – 18:00
  • Ikastetxeetako Dantza Taldeak – 19:00

Txikilandia eta Tafallix-eko bolondresek txikienentzako tailerrak antolatuko dituzte eta Ascota eta Pepsico-k askari osasuntsu bat prestatuko dute.

Ekimen hau TAFALLA OSASUNAREN ALDE dinamikaren barruan antolatu da.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento