Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2016ko maiatzak 5

Tafallak maiatzaren 21ean XI. Euskararen Eguna ospatuko du. Ekitaldien artean Altaffaylla Kultur taldeari omenaldia

Foto noticia

2016/5/5

programa cara 1Maiatzaren 21ean Tafallako Udaleko Euskara Batzordeak antolatuta,  XI. Euskararen Eguna ospatuko da. Aurten berrikuntza bezala ekitaldi guztiak Arkakusoen Plazatxoan antolatuko dira. Halaber, egun honen inguruan beste bi ekitaldi gehiago aurreikusten dira, maiatzaren 19an eta 25ean.

Aurreko urteetan bezala, Euskararen Egunean omenaldia egin nahi zaie euskararen normalizazioan lan egiten duten pertsona, elkarte eta kolektiboei. Aurten Altaffaylla elkartea aukeratua izan da bere 30. urteurrenean. Omenaldia maiatzaren 21ean, larunbatarekin, Arkakusoen Plazatxoan izango da eta Baigorri abesbatzak girotuko du ekitaldia.

Egunean zehar dianak, dantzariak, Ikastolako erraldoien kalejira, talo tailerra, musika kaleetan barna eta haurrentzako txokoak topatuko ditugu, besteak beste.

Bestaldetik gogoratu bazkaria iaz bezala Arkakusoen Plazatxoan izango dela. Bazkari txartelak Euskara Zerbitzuan, Txiki, Pasa Berria, Cuatro esquinas eta Txoko tabernetan daude salgai. Berrikuntza bezala hiru menu eskaintzen dira: 15 euro helduak: , 8 euro gazteak eta 5 euro txikienak.

Maiatzan Euskararen Egunaren karietara, beste bi jarduera antolatu dira: Maiatzaren 19an, Bertso-poteoa kalez kale, eta Maiatzaren 25ean “Neskatoak” dokumentalaren emanaldia Jon Abril zuzendariarekin Tafalla Kulturguneko zinema aretoan.

EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA (MAIATZAK 21)
  • 10:30-11:00 Diana txistulariekin.
  • 11:00-12:00 Dantzariak eta Ikastolako erraldoiak.
  • 12:00-13:30 Talo tailerra (denontzat)
  • 13:30 Ekitaldi nagusia. Omenaldia: Altaffaylla. Marrazki Lehiaketako sari banaketa. Baigorri abesbatza.
  • 15:00 Bazkaria.
  • 16:30-18:30 Haurrentzako txokoak
  • 17:30 Kalejira Trikidantzekin.
  • 18:00-20:00 Trikidantz plazatxoan.
BESTE EKITALDI  BATZUK
  • Maiatzak 19, osteguna: Bertso-poteoa. 19:30etan Plazatxoan.
  • Maiatzak 25, asteazkena: Neskatoak dokumentalaren emanaldia. 20:00etan Tafalla Kulturguneko zinema aretoan.

EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA (86 Kb)

BESTE EKITALDI BATZUK (58 kB)

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan

Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan

Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento