Atzo goizean aurkeztu zen udaletxeko ekitaldi aretoan udaberriko eskaintza soziokulturalaren edizio berria, Covid-19k sortutako aparteko inguruabarrek markatua.
Askotariko tailer, hitzaldi eta jarduerak dira, gaur egungo egoerak dakartzan ondorio pertsonal eta sozialei buruzko hainbat esparrutatik begiradak batzeko helburuarekin sortu dena eta elkarrekin gainditzeko tresnak eskaintzen dituena.
Proposamen hau Gazteria, Euskara, Berdintasuna eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen (Alorren arteko Mahaia) arloen arteko lan koordinatuaren emaitza da, herritarrengana hurbiltzeko eta hilabete hauetan bizi izandakoari buruzko hausnarketak eta ikaskuntzak errazteko asmoz.
Osasun agintariek jarduerak ahalik eta berme handienarekin egiteko ezarritako neurriak jarraituko dira beti. Jardueraren bat bertan behera uzten bada Covid-19aren ondorioz, 012 zenbakiaren bidez jakinaraziko da.
IZENA EMAN
Jardueretan izena emateko, deitu 948 012 012 telefonora (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 18:00etara), otsailaren 22tik martxoaren 4ra. Jarduera guztietan izena ematea doakoa da.
KONTSULTATU LIBRETOA JARDUERA GUZTIEKIN:
