Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko irailak 28

Tafallak ongi etorria eman dio Emakumeen IV. Mundu Martxari

Foto noticia

2015/9/28

MMMEmakumeen Mundu Martxa Tafallara heldu da “Gure gorputzak, gure laurraldeak. Martxan jarraituko dugu denok aske izan arte” lemapean. Horrela Berdintasun Batzordeak hainbat ekimen antolatuak ditu emakume parte hartzaileei ongi etorria ematearren.

Emakumeen Mundu Martxa ekimenaren barruan nazioarteko laugarren ekintza da honako hau. Karabana martxoaren 6an abiatu zen Turkiatik eta Europa zeharkatu ondoren urriaren 17an Lisboan amaituko da.

10:30etan ongi etorria egin zaie. Ondoren Tafallan barna ibilaldi bat abiatu da emakumeen karabanari lagunduz Nafarroako Plazaraino. Plazan Udalak eta hainbat mugimendu feministak eta kolektibok ongi etorri ofiziala eman diote, babes eta esker oneko hitzekin.

Arturo Goldaracena Tafallako Alkateak eta Rakel Álvarez Berdintasun Zinegotziak Udalaren izenean ongi etorria eman diete, aldi berean bertako talde feministei urteetan zehar egindako lana aitortu zaie. Halaber, genero berdintasunaren aldeko konpromisoa berretsi dute.

Ekitaldi sinboliko moduan, Plazan Udaletxearen aurrean, emakumearen ikurra irudikatu dute loreontziekin; Tafallako haziak banatu zaizkie karabanan zetozen emakumeei eta aurreskua dantzatu zaie.

Loreontziak Cuatropea plazara eraman dituzte (Ikastolaren aurrean, urraskaren ondoan), izan ere egun hau oroituz eta leku sinbolikoa sortzeko asmoz, emakumeentzako data esanguratsuak diren datak gogoratzeko, bertan lorategia landatuko baitute.

12:30etan agurra egin diote karabanari Gareserako bidean jarraitzeko.

Argibide gehiago lotura honetan: Emakumeen Mundu Martxa (MMM)

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento