Tafallako Suhiltzaileen Parke berria egiteko lanak martxan dira
Inguruko 30.000 biztanleri baino gehiagori zerbitzua emango diena Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak Tafallako suhiltzaileen eskualdeko par...
“Aterki beraren azpian, dibersitate partekatua” izan da Tafallako Migrazio Parkean kulturen arteko elkarbizitza ikusarazteko aukeratu den proposamena. Tafallako Gizarte Asanblada Gizarte Plataformak diseinatutako lana da, herriko kultura-aniztasunaz kontzientziatu nahi duena, eta joan den ostiralean saritu zuten, Begoña Alfaro Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilaria eta hirugarren presidenteordea izan zen ekitaldian. “Beti arduratu izan gara hona etorkizun hobe baten bila datozenez; beti egin izan dugu, eta horretan jarraituko dugu, Nafarroako Gobernutik eta gizarte-erakundeetatik, atsedenik gabe lanean, lehenik harrera egokia eta, ondoren, benetako integrazioa lortzeko” azaldu zuen Alfarok.
Nafarroa harrera-lurralde bat dela adierazi eta sinbolizatuko duen espazio publiko bat sortzeko helburuarekin, Nafarroako Gobernuak eta Tafallako Udalak iaz lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Migrazioaren Parkea sortzeko. Horrela, Migrazio Parkearen goialdean pergola pentagonal bat jarriko da, eraikitzen ari dena, ingurua eta sarbidea. Bertara iristeko, Tafallan bizi diren migratzaileen jatorrizko kontinenteak irudikatzen dituzten kolore desberdinetako sarrera bidea prestatuko da. Kolore horiek bat egingo dute pentagonoaren lurrean, eta haien artean konbinatuko dira tamaina desberdineko triangeluetan nahastuta.
Era berean, proiektu honen helburu nagusia Tafallako kultur aniztasunaren eta bizikidetzaren inguruan kontzientziatzea denez, gunearen sarreran dibulgaziozko kartel bat jarriko da herrian ohikoenak diren hizkuntzetan (bulgariera, wólof, arabiera…), gaztelaniaz eta euskaraz gain. Panelak proiektuaren funtsezko ideia eta helburua ezagutzera eman eta azalduko du. Proiektuak, gainera, Josune Etxezarretak eta Julen Hernandezek proposaturiko “Puertas del mundo” -ren ideietako batzuk jasoko ditu, akzesit batekin aintzatetsia izan direnak.
Egileen arabera, proposamen honen helburua sinbolismotik abiatuta, migrazio-prozesuei eta integrazioari buruz heztea eta kontzientziatzea da, herritar guztien giza eskubideak errespetatuz, haien nortasuna eta jatorria edozein izanik ere, eta izaera unibertsaleko “harrerako eta gizarte-babeseko aterki” baten beharrari buruz. “Proiektu hau zerbait bizia izatea nahi dugu, zerbait aktiboa. Urtero eguneratu dadila, migrazioa ere urtero eguneratzen baita”, zioen Kepa San Martinek, Plataforma Sozialaren izenean.
Gaur egun, Nafarroan 125.000 inguru dira jatorri migratzailekoak (biztanleriaren bosten bat) eta Tafallan bakarrik jatorri atzerritarreko 1.698 pertsona (biztanleriaren % 16) bizi dira, 2022ko urtarrilaren 1eko erroldatze-datuen arabera. “Tafallan 48 nazionalitatetako pertsonak bizi dira”, zioen Xabier Alcuazek.
Inguruko 30.000 biztanleri baino gehiagori zerbitzua emango diena Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak Tafallako suhiltzaileen eskualdeko par...
Inaugurazioa irailaren 13an izango da, 19:00etan, Kulturgunean Irailaren 13tik urriaren 13ra Tafalla Kulturguneko Portal Beheko Solairuan Miguel Guirgueten antzinako argazkie...
Ondorengo karteletan Tafallako Oinarrizko Hezkuntza Zentroak (CEBA) Tafallarako eta inguruko herrietarako diseinatutako 2024/25 ikasturterako hezkuntza eskaintza kontsulta dai...