2015/2/8
Asteburuan zehar Tafallak otsaileko feriak ospatu ditu. Gauzak horrela, hiritarrak eta bisitariak Tafallako Udaleko Jai Batzordeak eta Erdialdeko Garapenerako Patzuergoak antolatutako egitarau oparoaz gozatu ahal izan dute.
Aita Calatayud Pasealekuan salmenta eta artisau postuetan produktu anitzak ikusi ahal izan dira: jantziak, oinetakoak, poltsak edo osagarriak; Nafarroako Plazan nekazaritzako elikagaien feria interesgune bihurtu da, bertan bildu ziren 40 standetan honako produktu hauek aurkitzen ahal ziren: gaztak, hestekiak, pastelak, gozokiak… Ohi den moduan, Eskolapioen frontoian artisau lanbideen erakustaldia ikusi ahal izan da eta Cortes eta Foruen plazetan lore eta landare postuak.
Aurten berrikuntza bezala, Azoka Barrutian Nazioarteko VI. Eoalak hegaztien erakusketa, 400 ale ikusi ahal izan ditu larunbatean eta igandean bertaratu den jende andanak.
Musika izan da kaleetan zehar Txistulari, Malatxo Txaranga, Gaitero eta La Tafallesa Musika Bandaren eskutik.
Azkeneko honek igande goizeko kalejiran jotzeaz gain, feriako ohiko kontzertuan ere jo zuen. Halaber, Errenazimentuko Ibilaldiaren barruan txangoa egin ahal izan da Tafallako txokoetan.
Ferietan ohikoa denez, Txerri Zerutarraren Zozketa egin zen eta aurten 02739 zenbakiari tokatu zaio, erreserban 5839 zenbakia. Irabazleak “Auxiliadora” zerrama eramango du eta irabaziak Ospital Saindura bideratuko dira.
Otsailak 9, astelehenarekin, ohiko Zaldi Azienda ospatuko da Azoka Barrutian, goizeko 6:30ean ganaduaren sarrerarekin.
2015EKO OTSAILEKO AZOKAKO ARGAZKI GALERIA