Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko otsailak 3

Tafallak otsaileko Ferietako egitarau ofiziala aurkeztu du

Foto noticia

Heldu dira otsaileko Feriak, ostegunetik igandera, hilaren 9tik 12ra, eta asmo handiko ekitaldi-programa batekin ospatuko direnak. Jacinto Goñi Jai zinegotziak gaur goizean aurkeztu du programazio ofiziala udaletxean, Ion Kepa Soltxaga Erdialdeko Garapen Partzuergoko teknikariarekin batera. “Aurtengoak inoiz baino egitarau osoagoarekin datoz”, adierazi du.

Jarduera tradizionalak ez dira faltako, hala nola ganaduaren azoka, nekazaritzako elikagaien azoka, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteerak, Menkoen Jauregiko solairu nagusira bisitak, edo txarangaren errondak, besteak beste. Baina nobedadeen artean aipatzekoa da gazteentzako kontzertu eta DJen itzulera, Kulturguneko aparkalekuan larunbat arratsaldean prestatutako karpa batean ospatuko direnak, Tafallako Gazteek hiru peñekin batera antolatuak.

VII. Hegazti Lehiaketa ostiraletik igandera egingo da azokan, eta aurten 650 oilok hartuko dute parte, inoiz baino gehiagok hain zuzen, aurreko urteetan gehienez 400 oilo izatera heldu baitziren. Bestalde, plazako nekazaritzako elikagaien azokako standak ere bertzeetan baino ugariagoak izango dira, 34 posturekin.

Beste berrikuntza nabarmenetako bat ostegunetik igandera Gizarte Etxean egingo den “Jubilazio eta sormen garaia” artisautza azoka da. San Sebastian Erretiratuen Elkarteak antolatutako azoka da, eta bertan hainbat trebetasun erakutsiko dituzte, adin horietan ere lanean jarrai daitekeelako.

 

EGITARAUA

 

OTSAILAK 9, OSTEGUNA

6:30 Zaldi-azoka tradizionalaren sarrera. Azoka-esparrua.

9:30 Zaldi-aziendaren azoka. Azoka-esparrua.

Eretiratuen Artisautza Azoka: sormena zabaltzeko garaia. Hiritarren Zentroa.

OTSAILAK 10, OSTIRALA

9:00 – 14:00 VII. Hegazti lehiaketa – Tafalla Hiria. Nafarroako VI. Euskal Oiloa Txapelketa. Azoka-esparrua.

Landare, zuhaitz eta loreen erakusketa eta salmenta Cortés Plazan eta kaleko salmenta postuena Aita Calatayud Pasealekuan.

Eretiratuen Artisautza Azoka: sormena zabaltzeko garaia. Hiritarren Zentroa.

20:00 Kontzertua. “Sorotan Bele Gogoan” Gorka Sarriegi & Urbil Artola La Tafallesa Bandarekin. Centro Cultural Tafalla Kulturgunea. 8 €

21:00 Eskupilota profesionala – Ereta pilotalekua. Urrutikoetxea/Albisu P. Etxeberria/Rezusta- 20€ palkoa eta 30€ kantxa/harmaila

OTSAILAK 11, LARUNBATA

Landare, zuhaitz eta loreen erakusketa eta salmenta Cortés Plazan eta kaleko salmenta postuena Aita Calatayud Pasealekuan.

Eretiratuen Artisautza Azoka: sormena zabaltzeko garaia. Hiritarren Zentroa.

9:00 – 14:00 VII. Hegazti lehiaketa – Tafalla Hiria. Nafarroako VI. Euskal Oiloa Txapelketa. Azoka-esparrua.

11:00 Nekazaritzako elikagaien azoka. Nafarroako plaza.

11:15 Marinelak Danborrada. Hirigunea.

11:30-13:30 Arku bidezko tiro tailerra Tafallako Arku Klubaren eskutik. Azoka-esparrua.

11:30 Bisita Mencos Jauregiko solairu nagusira. (sarrerak Udalaren webgunean) 5€

12:00 Zanpantzarra. Hirigunea.

12:00 Erraldoien konpartsaren irteera Nafarroako plazan (11:45 Centro Cultural Tafalla Kulturgunea).

12:00 Tafalla Kantuz. Irteera Nafarroako plazatik.

13:30 Erraldoien konpartsaren dantzaldia. Nafarroako plaza.

16:30 Haurrentzako jarduerak. “Lastoan blai: pikineta, telefono eta beste bitxikeria batzuen tailerra”. Bitartean. Eskolapioen patioa.

18:00 Boxeoa eta K1. Ereta pilotalekua. Sarrerak: 20€, 25€ eta 30€

18:30 Malatxo Txaranga. Nafarroako plaza.

18:30 Kontzertuak + DJak. Centro Cultural Tafalla Kulturguneko aparkalekua. Antolatzailea: Tafallako Gazteak eta Tafallako Peña

19:00 Zezensuzkoa. Nafarroa plaza.

OTSAILAK 12, IGANDEA

Landare, zuhaitz eta loreen erakusketa eta salmenta Cortés Plazan eta kaleko salmenta postuena Aita Calatayud Pasealekuan.

Eretiratuen Artisautza Azoka: sormena zabaltzeko garaia. Hiritarren Zentroa.

9:00 – 14:00 VII. Hegazti lehiaketa – Tafalla Hiria. Nafarroako VI. Euskal Oiloa Txapelketa. Azoka-esparrua

11:00 Nekazaritzako elikagaien azoka. Nafarroako plaza.

11:00 – 13:00 Gynkana, paseoak eta arku-tiroa zaldi gainean. Azoka-esparrua.

11:30 Bisita gidatua Mencos Jauregiko solairu nagusira. (Sarrerak Udalaren webgunean) 5€.

11:30 Erronda Mugarik Gabeko Txuntxuneroekin. Hirigunea.

12:00 Txigorkien dastaketa Cascanteko olioarekin eta ardoarekin. Nafarroako plaza. Zerri zerutarraren Ordena.

12:00 Laia lasterketaren erakustaldia. Nafar Laiariak. Nafarroako plaza.

13:30 Zaldi, amazona eta zaldizkoen ibilaldia Tafallan.

14.00h Zerri zerutarraren zozketa. Nafarroako plaza.

14:00 Jautsiak eta erronda amaiera Mugarik Gabeko Txuntxuneroekin. Nafarroako Plaza.

16:30 Haurrentzako jarduerak. “Lastoan blai: pikineta, telefono eta beste bitxikeria batzuen tailerra”. Bitartean. Eskolapioen patioa.

17:30 Tafallako gaiteroak metalekin. Kiosko Nafarroako Plaza.

17:30 “Errenteria Gaita Brass” Konpartsa eta Asier Marcoren Erraldoi konpartsa. Nafarroako Plazako kioskoa.

18:00 Maialen eta Raulen kontzertua. Hiritarren Zentroa.

Antzinako gauzen azoka. Vide Grenier. Eskolapioetako frontoia. Larunbat goiz eta arratsaldez eta igande goizez.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Aste Santuan Tafallan gozatzeko jarduerak

Aste Santuan Tafallan gozatzeko jarduerak

Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo zinegotzigoak 2023ko Aste Santurako hainbat jarduera proposatzen ditu. Tafalla ezagutu nahi duten pertsonentzat eta gure herriko eta...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba