Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko abuztuak 16

Tafallak San Sebastian patroiaren eguna ospatzen du

Foto noticia

2015/8/16

ImagenAbuztuaren 16an, igandearekin, Tafallan San Sebastian Eguna eta Merindadearen Eguna ospatu dira. Zaindariaren egunean goizean goiz aurora ibili da hiriko kaleetan zehar eta bigarren egunez udalbatzaren desfilearekin. Sartu berri diren 17 zinegotziak segizioan atera dira tinbalari, turutari eta konpartsarekin Santa Maria elizaraino, bertan zaindariaren omenezko meza nagusia ospatu baita.

Ohi den bezala, ekitaldi nagusia botoen berritzea izan da pazko-zuzia ematearekin, eta aurten Albina Prieto zinegotziaren eskutik egin da. Parrokia-kontseiluak hemendik aurrera erabakiko du zeinek emango duen zuzia eta aurten udalbatzako adinez nagusia den kidea izatea adostu du.

Meza eta gero, udalbatzaren segizioa itzuli da Nafarroako Plazaraino eta bertan egunero bezala Erraldoien Konpartsa eta dantza taldearen erakustaldia izan da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento