2018/02/26
Iñaki Lerga Kultur zinegotziak eta Atxu Ayerra teknikari munizipalak Udaberri honetarako (martxotik ekainera) kultur programazioa aurkeztu dute gaur goizean Tafalla Kulturgunean.
Nobedade bezala, Kulturguneko instalazioek entzumen mugatua duten erabiltzaileentzako anplifikatze sistema izango dute. Aurretik egindako erreserba batekin lortu daitezkeen 12 entzungailu egongo dira osotara.
Egitarauari dagokionez, Hezkuntza Ministerioak finantziatutako arte eszenikoen ikuskizunak antolatzen dituen Platea programarekin kontatu da berriro. Honen bidez, Tafallako Udalak, kultura, kirol eta hezkuntza kontuetarako koste ekonomiko handiagoa duten ikuskizunak ekarri ditzake.
Programa honen barnean Suripanta Teatro taldea egongo da, Los Pelópidas obrarekin (apirilak 20)eta Ziklo familiarraren barnean bi emanaldi egongo dira: Otradanza dantza taldearen Eva y Adán(apirilak 7) eta Eterno Paraíso antzerki taldearen Lunáticus circus(maiatzak 19).
Plateatik kanpo, hurrengo antzerki taldeak izango dira haien obrak aurkezten: Dfines taldea Amigas obrarekin (martxoak 9), Alba y sus amigas Puntido Teatro taldearen eskutik (martxoak 16), La Trapera antzerki taldearen El rey tuerto (martxoak 23), Tdiferencia-ren Salir de cuentas a los 50 (apirilak 6) eta Txalo Producciones (maiatzak 11).
Musika ikuskizunei dagokionez, hurrengo kontzertuak izango dira: Joao Afonso (apirilak 28), Demodé Quartet (maiatzak 18), Donostiko Orfeoia (maiatzak 26), Nafarroako Abesbatza Elkarteko Abesbatza Lirikoa (ekainak 2). Hauetaz aparte, La Tafallesa Musika bandak hiru kontzertu eskainiko ditu kolaborazio ezberdinekin: Musika Eskolarekin (martxoak 10), Musika eta Argazkilaritza Erdialdean ikuskizuna (apirilak 14) eta Mariano García saxofoi-jotzailearekin (maiatzak 5).
Bestelako ikuskizunak ere badaude. Hala nola,La Trola Circ (apirilak 13) taldearen zirkua,edo Dakris magoa (maiatzak 4).
Azkenik, ez dira dohaineko erakusketak faltako: Asier Garagarza Uneak/Instantes (martxoaren 2tik apirilaren 2ra), Gertukoak (martxoaren 2tik apirilaren 2ra), Nafarroa 2017 Kazetari-argazkian (apirilaren 6tik maiatzaren 1era) eta Joaquín Grau Tasa (maiatzaren 4tik 27ra).
Sarreren salmenta
Sarrerak salgai egongo dira biharko (otsailak 27) 10:30etatik aurrera, Interneten bidez Udalaren Web Orrialdean edo Tafalla Kulturgunean, martxoko ikuskizunak kenduta, iada eskuragai daudenak.
Takillarako ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik a 21:00etara.
www.tafalla.es
+ INFO castellano
+ INFO euskera