Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko uztailak 7

Tafallak udako programazioa aurkeztu du

Foto noticia

Gaur argitaratu da Tafallan aurtengo udan eginen diren jardueren kartela. Hainbat ekitaldi izango dira egitarauan, estilo anitzeko musika, antzerkia edo ikus-entzunezko emanaldiak, hain zuzen.

Tafallako Udalean gaur egin den prentsaurrekoan azaldu denez, helburua aisialdi seguruko eskaintza sortzea izan da, publiko eta gustu guztietarako egokia dena. Jacinto Goñi (Jaietako Alorreko arduraduna), Xabier Alkuaz (Gazteria Alorra), Ignacio Moros eta Leonor Zabalza zinegotziak egon dira bertan.

Programazioa bihar hasiko da, osteguna, Los Lucians, La Última Calada eta Galtzagorriak taldeen kontzertuarekin, hirurak diska berria aurkezten.

Programazioan nabarmentzekoa da Ashley Campbell abeslari estatubatuar ospetsuaren emanaldia. Country musikaren errebelazio gaztea da, ahots zoragarria, bi lan luze eta abesti ezagunen konposizio eta moldaketa hunkigarriak dituena, Nacha Pop-en “La Chica de Ayer” kantaren bertsioa eta guzti.

Euskal panoraman ezagunak diren taldeez ere gozatu ahal izango da: Sonakay flamenko-banda, Skabidean ska-reggae talde iruindarra edo Larru Beltzak talde oñatiar sortu berria esaterako.

Ez dira faltako Erdialdeko artisten emanaldiak, hala nola Mielotxin, “Ordago” lana aurkezten duena, edo Chichin Ibañez, “El charro navarro”, berrogei kanta baino gehiago dituen CD bikoitza atera duena. Gainera, Fito & Fitipaldis taldearen tributo talde bat ere izango da.

Jarduerak Kondearen parkean eta Tafalla Kulturgunean eginen dira eta sarrerak Udalaren web orriaren bidez erosi edo erreserbatu daitezke.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Tafallako Jaiak 2026 | Egitarau ofiziala

Tafallako Jaiak 2026 | Egitarau ofiziala

Tafallako Udalak asteazken honetan aurkeztu du abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren aurtengo herriko jaien egitaraua. Programa ofizialak 130 ekitaldi baino gehiago bilduko dit...

Imagen 2026/2027 ikasturteko kirol eskaintza

2026/2027 ikasturteko kirol eskaintza

Abuztuaren 4tik, asteartea, irailaren 14ra, astelehena, arte zabalik egongo da Tafallako eta eskualdeko 2026/2027 ikasturteko kirol jardueretan izena emateko e...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento